Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Maska horiek!

Zonbat jestu, zonbat istorio, zonbat eztabaida, zonbat nahaskeria eta hain segur ere zonbat gezur, maska horiekin! Hastean erraiten zaukuten etzirela baitezpada fidagarriak eta beharrezkoak, gero kondatu daukute baitezpadakoak ditazkeela denen onetan! Egun gauza bat eta bihar beste bat, gutarteko jendeak zer behar du konprenitu holako saltsa mintu batean? Aski errepikatu daukute etzela maskarik aski, erizainentzat ere eskas alabainan! Gobernuko zerbitzuek ere ezin ukan beharren...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

2020ko Espainiako Vuelta Irunen hasiko da

Irundik abiatuko da 2020ko Vueltaren 75. edizioa, urriaren 20an. Edizioak 18 etapa izanen ditu. Irun eta Arrate-Eibar arteko jardunaldiarekin hasiko da, eta Madrilen amaituko da. Nafarroatik pasatuko da bi etapatan....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Futbola: Erreala-Athletik

Aurtengo Errege Kopako final historikoa, Erreala eta Athletik bi euskal taldeek jokatu beharra zuten Sevillan. Zoritxarrez pandemiarekin euskal futboltzaleen hitzordu nagusia gibelatua izan da. Jokatu ala ez jokatu? Noiz? Publikoarekin ala publikorik gabe? Errealak europar liga jokatzeko txartela eskutan du eta Athletikek finala irabaziz ardietsi lezake. Bainan UEFAk dio finala ez baldin bada laster jokatzen aukera galduko dela. Azken finean, nahiz eta UEFAren erabakia salatu,...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Dantxarinea, Ibardin: mugak ideki

Dantxarinea, Ibardineko saltegien elkarteak espainiar arduradunei galdatu die publikoari mugak irekitzearen baimentzea. Martxoaren 16az geroz muga hetsia da, salbu mugaren alde batean edo bertzean lan egiten dutenentzat. Saltegietako arduradunek azpimarratzen dute komertzioak duen garantzia: 6 milioi bisitari urtean, kasik denak (%97) Frantzia aldetik datozenak, 50 enpresa, 1.200 zuzeneko langile, eta beste 900 langileri egiten dien eragina....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Ehorzketak eta elizkizunak

Lur-emate edo errauste ekitaldian, gehienez 15 pertsonak egon ahal izango dute, eta aparte, apezak, egoitea nahi den kasuetan. Kultu lekuak ireki egingo dira, baina sartu daitekeen kopuruaren %30rarentzat bakarrik....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Datorren ikasturterako baldintzak zehazteko eskatu dio Erkorekak Celaari

Eusko Jaurlaritzak ez du Isabel Celaa Hezkuntza ministroak egin irailean klasera itzultzeko proposamena ezagutzen, eta zein neurri zehatz hartu nahi dituen eta nola gauzatuko dituen zehazteko eskatu dio. Isabel Celaa Espainiako Gobernuko ministroak iragarri duenez, eskolek ikasle kopurua erdira murriztu beharko dute 2020- 2021 ikasturtean, gehienez 15 ikasleko gelak osatuz, aitzinetik koronabirusaren aurkako txertoa etortzen ez bada....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016