Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Nafarroa: mugak ireki

Nafarroako gobernuak galdatu dio Madrilgoari, Nafarroa eta Iparraldeko muga irekitzea, komertzio ala beste arrazoinentzat, ohartaraziz 50 enpresa, 1200 zuzeneko lanpostu eta bertze 900 bat zalantzan direla, jakinez bezeroen %97 Frantzia aldetik heldu direla....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Kale Borroka berpizten?

Patxi Ruiz Nafarroako presoak maiatzaren 11n abiatu zuen gose eta egarri greba Murcia II espetxean. Koronabirusaren krisia kudeatzen ari diren modua salatzeko eta kartzelari batzuk mehatxu egin ziotelako arrazoinarekin. Presoaren sustenguz, manifestaldiak, pintaketak eta erasoak egin dituzte zenbait lagunek, hiri eta alderdi batzuen egoitzetan. Azken egunetan hamahiru batzokitan egin dituzte pintaketak. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren etxeko atarian ere aurdiki...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Hondartzetako jende kopurua kontrolatzeko kamerak Donostiako kontxan

Uda honetan, kamera batzuek automatikoki kontrolatuko dute Donostiako hondartzetako jende kopurua. COVID-19arengatik ezarritako segurtasun tartea atxikitzeko, ezinbestekoa izanen da hondartzen edukiera mugatu eta dagoen jende kopurua kontrolatzea. Gipuzkoako hiriburuan, Azti teknologia zentroak jarri kamera batzuen bidez eginen dute lan hori. Igeldo eta Ulia mendietatik zainduko dute Donostiako hondartzen betetze maila....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Mugak uztailaren lehenean irekiak

Berri ona egoerak onerat buruz jarraitzen baldin badu: Espainiar estatuko mugak uztailaren lehenean irekiko dira, turismoari ateak irekitzeko....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Futbola: Santander Liga ekainaren 8ko astean hasiko da berriz

Hala jakinarazi du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Kirol Ministerioen bermeak ardietsi ondoan hartu du erabakia. Baina publikorik gabe jokatuko dira gelditzen diren 11 jardunaldiak....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Atzerritar jatorriko herritarrek, hartzen dutena baino gehiago ematen diote ekonomiari

Ikuspegik egin azterlan baten arabera, atzerritar jatorriko Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek administrazio publikotik ukan zutena baino 810 milioi euro gehiago eman zizkioten kontsumo bezala Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomiari. Administrazio publikoek laguntzetarako baliatutako diru kopurua (714.912.000€) etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpen ekonomikoa (1.525.292.820€) baino murritzagoa da. 2018an atzerritarren kontsumoak sortu zuen dinamismo...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016