Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a
Kirol Baskonia 2019/2020ko Espainiar Endesa Ligako txapeldun bihurtu da astearte honetan Bartzelonari bi puntugatik irabazi ostean (67-69), partida amaitzeko hiru segundo besterik falta ez zirela Luca Vildoza joko-antolatzaile argentinarrak, neurketako jokalari baliotsuenak, lortutako saskiratze erabakigarriari esker. Horrenbestez, gasteiztarrek beren laugarren liga garaikurra irabazi dute hamar urte eta gero.
...Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a
Siemens Gamesak jakinarazi du Agoizko lantegia hetsiko duela, gastu handia suposatzen diolako, porturik hurbilena 200 kilometrora izanez eta, ondorioz, esportazioan lehiakorra ez delako. 239 lagunek egiten dute lan fabrika horretan. Lehenagotik, behin-behineko kontratuekin zeuden 70 behargin kanporatuko zituela erran zuen eta horrek sindikatuen eta langileen artean kezka handia eragin zuen.
...Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Heldu den larrazkenean estreinatuko da "Non dago Mikel?" filma, Mikel Zabalzaren heriotzaren 35. urteburua betetzen den garaian. Mikel 1985eko azaroan arrastatu zuen Guardia Zibilak, eta 20 egun geroago, haren gorputza Bidasoako uretan aurkitua izan zen. Film dokumentala Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas "Pitu"k zuzendu dute. Ahotsa. info eta Izar Films izan dira ekoizpenaz arduratu direnak. Dokumentalaren protagonista Ion Arretxe da, 1985ean Mikel Zabaltzarekin batean atxilotuetako bat,...
Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari itsasontziak Palermoko portutik ateratzeko baimena erdietsi du ekainaren 26an, eta Pasaiarako (Gipuzkoa) bidea hartu du.
Ontziak noraezean zebiltzan 44 migratzaile sokorritu zituen apirilaren 13an, Mediterraneoan. Horiek Palermon porturatu zituzten, baina portuan sartu orduko, Italiako Gobernuak erabaki zuen ontzia ikuskatzea. Itsas Salbamendu Humanitarioak adierazi du geroztik Italiako itsas...
Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Hodi herdoilgaitzak ekoizten dituen Arabako Tubacex enpresak ondoko bi urteak zailak izanen dituela pentsatzen du, eta ez du baztertzen berregituraketa zenbait egin behar izatea.
Urte hastapenean Tubacexek 800 milioi euroren salmentak egiteko helburua finkatua zion bere buruari, baina osagarri krisiak egoera osoki makurtu dio. Pandemiak %50ez apaldu du taldearen jarduera. Eskaerak bat-batean gelditzeaz gain, Tubacexen bezero diren aeronautika eta energia sektoreetan inbestimenduak...
Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Ekainaren 25eko ilunabarrean hasi da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen kanpaina, usaiaz kanpoko garai eta baldintzetan, pandemia dela medio. EAJk Gernikan egin du lehen ekitaldia; PSE-EEk, Bilbon, eta gainerakoek (EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP-CIUDADANOS), Gasteizen.
EAJren izenean, Iñigo Urkullu lehendakarigaiak azaldu du Gernikako juntetxea hautatu dutela kanpaina abiatzeko "Euskal autogobernuaren ikurra eta zenbat sufritu dugun gogorarazten digun lekua" delako.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016