Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Zaldibarko hondakindegia

Otsailaren 6an gertatu zen ezbeharra Zaldibarren (Bizkaia); orduan erori zen erroitza beheiti Verter Recycling hondakindegia. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak azpian harrapatu zituen eta hauen gorputzak ez dira oraino aurkitu. Hemendik aitzina, Europako Batzordeak ere ikertuko du kasua, PPko eta Ciudadanoseko eurodiputatuek egin duten galdeari erantzunez. Virginijus Sinkevicius Ingurumen komisarioak adierazi du agintari eta epaitegi nazional eta erregionalei...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Euskal presoak bisitarik gabe

Konfinamendu garaian presoek oraino presoago egon behar izan dute, bisitarik eta ateratzeko baimenik gabe. Espainiar Estatua deseskalatze fasean sartu denetik, ordea, presondegiak ere normaltasunera itzultzeko bidean jarri dira. Hemendik aitzina, bisitak eta kanpora itzuli bat egitea haizu izanen dira, bisitariak kartzela dagoen herrialde beretik heldu badira. Baina euskal preso gehienak beren herritik urrun izanez, ez da deus aldatuko haientzat. Horregatik, Sarek eta...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Arno ekoizleak arrangura

Hego Euskal Herriko soto eta mahastiak, eta oro har arnoarekin lotura zerbait duen ostalaritza- turismo saila kinka txarrean ezarri ditu COVID-19 pandemiak. Ondorioz, milaka langilek arrangura handia dute etorkizunari buruz. Egoera berri honi buru egiteko, lekuko kontsumitzaileen beharra azpimarratu dute upategiek, jatorri izenek eta bertze eragileek. Laguntzarako dei hau zabaldu dute: "Hemengo ardoa kontsumitu, itotzen ari gara eta". Ostatu eta jatetxeak hetsiak...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Koronabirusa: ikerketen ondorioak

Espainiako Karlos III.a Unibertsitateak sortu eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gauzatzen dituen seroprebalentzia ikerketen emaitzak ezagutu berri dira. Horien arabera, Hego Euskal Herriko biztanleen %4,4k ukan dukete jadanik koronabirusa. Ehunekoa biztanle kopurura itzuliz, agertzen da Hego Euskal Herriko 127 000 herritarrek jasan duketela jadanik COVID-19 gaitza. Mementoko, 4 567 laguni egin zaie testa ikerketaren lehenbiziko fasean. Ondoko egunetan jende...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Laguntza publikoak

Eusko Jaurlaritzak ekaineko ordaindu nahi ditu langile autonomoei hitzeman zizkien laguntza guziak, baina lehen ordainketak maiatz hondarrean egiteko xedea duela adierazi du Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak. Laguntza horren erdiesteko 16 000 galde baino gehiago ukan ditu azken asteetan Lanbide erakundeak. Hala ere, galdegile horietako anitzek ez dute euro bakar bat ere eskuratuko, ez baitituzte Jaurlaritzak finkatu dituen lau baldintzak...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Zubietako erraustegiaren inguruko kezkak

Zubietako erraustegitik hurbil dagoen ubidean arrain hil andana bat agertu zen maiatzaren 9an. Erran gabe doa gertakari hark erraustegiari buruzko mesfidantza agerian ezarri zuela. Uraren Euskal Agentzia (URA) gaia aztertzen ari izan da. Gertakariaren berri jakin orduko, agentziako ikerlariak ubidera joan ziren eta uraren egoera irregularra zela egiaztatu ondoan, laginak hartu zituzten analisia egiteko. Halaber, Zubietako erraustegiak isurtzen duen uraren laginak ere hartu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016