Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 04a

10 eguneko dolu ofiziala

Hego Euskal Herriko erakunde gehienek bat egin dute Espainiako Gobernuak ezarri duen hamar eguneko dolu ofizialarekin. Horrela, maiatzaren 27an Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Eudel Euskal Udalen Elkarteak eta Foru Aldundiek parte hartu dute COVID-19aren ondorioz zendu direnak gogora ekartzeko ekitaldietan. Bertzeak bertze, minutu bateko isiltasunak egin dira asteazken eguerdian. Instituzioetako balkoietan banderak makila erdian eta xingola beltzekin ezarri dituzte....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 04a

EAJren batzokietan tindaketak

Aitzineko astean aipatuaren bide beretik, Patxi Ruiz presoaren sustenguz tindaketa gehiago egin dituzte ezezagun batzuek EAJren bertze lau batzokitan (Artea, Areatza, Deustu eta Bilbon). Ildo horretan, EAJk eraso horiek publikoki eta "irmotasun osoz" salatzeko galdegin dio EH Bilduri....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Euskal presoak

Eusko Jaurlaritzaren galdea Eusko Jaurlaritzak presoak Euskal Herrira ekartzeko galdegin dio Espainiako Gobernuari, "osasun publikoa prebenitzeko eta babesteko". Gisa horretan, pandemia denboran dozena bat eragile sozialek, Espainiako Kongresuko talde andana batek eta nazioarteko komunitateko eragile frankoren bide bera segitu du Jaurlaritzak. Osasun Sailak txosten bat osatu du, eta Espainiako Espetxe Erakundeei igorri die, eta Eusko Legebiltzarrari ere. Jaurlaritzak ez du...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Guggenheim eta Bilboko Arte Ederren Museoa ekainaren lehenean irekiak

Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak ekainaren 1ean ateak irekiko dituzte. Asteko egun guzietan zabalduko dute atea, eta ordutegi osagarriak izanen dituzte. Martxoaren 14an, agintariek museoak hestea erabaki zuten, koronabirusaren hedapena geldiarazteko. Bi museoak asteko egun guzietan irekiko dituzte. Bisitariek museo bat edo biak bisitatzeko aukera izango dute (11:00-19:00)....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Larrazkenean eginen dituzte ikastolen aldeko bestak

Ikastolen Elkarteak data berriak ezarri ditu ikastolen aldeko aurtengo jaietarako. Gipuzkoan, Kilometroak bere data mantenduko du, urriaren 4an, Villabonan eta Zizurkilen. Araba Euskaraz eta Ibilaldia, berriz, egun berean ospatuko dituzte, urriaren 18an, Amurrion eta Elorrion. Egun berean egitekoa zen Nafarroa Oinez ere, baina bertan behera utzi behar izan dute aurtengo besta....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Hauteskundeak uztailaren 12an Euskal Erkidegoan

1.788.602 pertsonak osatzen dute 2020ko martxoaren lehenean hetsi hautesle-errolda, eta uztailaren 12an hautatuko dituzte 12. legegintzaldia izanen duen Eusko Legebiltzarrerako 75 legebiltzarkideak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016