Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Sagardotegiek, sagardoa botilan eskainiko dute

Gipuzkoako sagardo naturalaren elkarteak azaldu duenez, Euskadiko sagardotegiek ateak irekitzeko aukera izanen dute, bai terrazetan eta baita sagardotegietan ere, edukieraren %50ean eta distantzia eta segurtasun protokoloak errespetatuz. Irekitzea erabaki duten establimenduek botilako sagardoa eskainiko dute....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Euskararen gaineko hamabi galdera alderdiei

"Galdetegi hau sinatu dugun euskaltzaleok kezkaturik gaude euskararen erabilera oso apala delako, oro har. Administrazioaren menpe dauden hainbat arlo garrantzizkotan euskaldun gisa ditugun eskubideak urratuak dira behin eta berriz, zer esanik ez eremu pribatuan. Postetxera joan eta erdaraz egin behar; poliza edo ertzain etxera joan edo justizia jauregira eta beste horrenbeste; hedabideetan, euskarazko eskaintza oso eskasa erdarazkoaren aldean; Gasteizko Legebiltzarrean bertan ere hizkuntzaren...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Euskarazko 100 hitz topatu dituzte Suitzan 1610ean idatzitako liburu batean

Zinezko altxorra: Nafarroako Mintzoa editorialak, 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatziriko Mithridates de differentis linguis... liburua eskuratu du, euskarazko hitzak eta Euskal Herriari buruzko aipamenak jasotzen dituena. Hiztegi antzeko bat da, 130 hizkuntza agertzen dira bertan, baina euskarak leku berezia du. Garai hartan euskarak nazioarte mailan zuen garrantziaren neurria ematen du. Lau orri eskaintzen dizkio liburuak euskarari. Euskarazko 100 bat hitz itzulita daude latinera, eta...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Bixente Serrano Izko politikari eta historialaria zendu da, Iruñean

Bixente Serrano Izko politikari, historialari, idazle eta irakasle nafarra zendu da, ostegun honetan, Iruñean, 72 urterekin. Serrano Izko 1948an sortu zen, Itzan. 1976an, beste hainbat presorekin batera, ihes egin zuen Segoviako kartzelatik. Irakasle izan zen Nafarroako Unibertsitatean, eta hainbat alderditan aritu zen; EIA, Euskadiko Ezkerra, Auzolan, Nafarroa Bai eta Geroa Bai alderdi eta koalizioetan, besteak beste. Azken horrekin, diputatua izan zen, 2015ean. Euskokultur Fundazioaren...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Hego Euskal Herria 3. fasera pasa da

Hego Euskal Herria, Erkidegoa ala Nafarroa, deseskalatzearen 3 fasera pasatu dira ekainaren 8an, eta ondorioz, Autonomia Erkidegoek "erabateko gobernantza" berreskuratuko dute. Halaber, probintzien arteko mugikortasunari buruzko neurriak hartzea eta "normaltasunera" noiz itzuli erabakitzea erkidegoen esku izanen da. Egoera hobera egiten ari bada ere, orain arteko lana ez ahanzteko eta prebentzio neurriak zorrotz betetzen jarraitzeko deia egin die Osasun Sailak herritarrei, pertsonen arteko bi...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Zer egiten ahalko da Euskal Erkidegoan Fase 3an

Hauek izanen dira 3. faseko baldintzak: hiru lurraldeen arteko mugikortasuna berreskuratzea izanen da aldaketa handiena. Haurreskolak irekiko dira eta haur gaztetxoendako aisialdiko ekintzak baimenduko dira. Eusko Jaurlaritzak ondoko lurraldeetara joaiteko baimena eskatu dio astean zehar Espainiako Gobernuari, baina gaurkoz ez da onartua. Gehienez ere 20 laguneko -familia eta jendarte- bilerak egin ahal izango dira etxebizitza eta lokal pribatuetan. Merkataritza lokal ala zentroetan gehieneko...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016