Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Koronabirusa: ikerketen ondorioak

Espainiako Karlos III.a Unibertsitateak sortu eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gauzatzen dituen seroprebalentzia ikerketen emaitzak ezagutu berri dira. Horien arabera, Hego Euskal Herriko biztanleen %4,4k ukan dukete jadanik koronabirusa. Ehunekoa biztanle kopurura itzuliz, agertzen da Hego Euskal Herriko 127 000 herritarrek jasan duketela jadanik COVID-19 gaitza. Mementoko, 4 567 laguni egin zaie testa ikerketaren lehenbiziko fasean. Ondoko egunetan jende...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Laguntza publikoak

Eusko Jaurlaritzak ekaineko ordaindu nahi ditu langile autonomoei hitzeman zizkien laguntza guziak, baina lehen ordainketak maiatz hondarrean egiteko xedea duela adierazi du Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak. Laguntza horren erdiesteko 16 000 galde baino gehiago ukan ditu azken asteetan Lanbide erakundeak. Hala ere, galdegile horietako anitzek ez dute euro bakar bat ere eskuratuko, ez baitituzte Jaurlaritzak finkatu dituen lau baldintzak...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Zubietako erraustegiaren inguruko kezkak

Zubietako erraustegitik hurbil dagoen ubidean arrain hil andana bat agertu zen maiatzaren 9an. Erran gabe doa gertakari hark erraustegiari buruzko mesfidantza agerian ezarri zuela. Uraren Euskal Agentzia (URA) gaia aztertzen ari izan da. Gertakariaren berri jakin orduko, agentziako ikerlariak ubidera joan ziren eta uraren egoera irregularra zela egiaztatu ondoan, laginak hartu zituzten analisia egiteko. Halaber, Zubietako erraustegiak isurtzen duen uraren laginak ere hartu...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Maska horiek!

Zonbat jestu, zonbat istorio, zonbat eztabaida, zonbat nahaskeria eta hain segur ere zonbat gezur, maska horiekin! Hastean erraiten zaukuten etzirela baitezpada fidagarriak eta beharrezkoak, gero kondatu daukute baitezpadakoak ditazkeela denen onetan! Egun gauza bat eta bihar beste bat, gutarteko jendeak zer behar du konprenitu holako saltsa mintu batean? Aski errepikatu daukute etzela maskarik aski, erizainentzat ere eskas alabainan! Gobernuko zerbitzuek ere ezin ukan beharren...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

2020ko Espainiako Vuelta Irunen hasiko da

Irundik abiatuko da 2020ko Vueltaren 75. edizioa, urriaren 20an. Edizioak 18 etapa izanen ditu. Irun eta Arrate-Eibar arteko jardunaldiarekin hasiko da, eta Madrilen amaituko da. Nafarroatik pasatuko da bi etapatan....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Futbola: Erreala-Athletik

Aurtengo Errege Kopako final historikoa, Erreala eta Athletik bi euskal taldeek jokatu beharra zuten Sevillan. Zoritxarrez pandemiarekin euskal futboltzaleen hitzordu nagusia gibelatua izan da. Jokatu ala ez jokatu? Noiz? Publikoarekin ala publikorik gabe? Errealak europar liga jokatzeko txartela eskutan du eta Athletikek finala irabaziz ardietsi lezake. Bainan UEFAk dio finala ez baldin bada laster jokatzen aukera galduko dela. Azken finean, nahiz eta UEFAren erabakia salatu,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016