Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Diru laguntzak kulturarentzat

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euroko diru laguntza multzoa bideratuko du COVID- 19aren ondorioz kaltetua izan den kultura-sektorea laguntzeko. Alde batetik, Lakuak 2 milioi euroko aurrekontua finkatu du kultura- sektoreko enpresa ttipien gastu finkoak edo egiturazkoak arintzeko. Bestalde, Kultura eta Hizkuntza sailak bortz laguntza-lerro ezarriko ditu martxan, orotara 645.000 eurokoak, bortz arlo sustengatzeko: liburugintza, ilustrazioa,...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Torturaren biktimak

Torturaren Biktimak Laguntzeko Nazioarteko Eguna izan da ekainaren 26a. Karia horretara, Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuak txostena idatzi du Eusko Jaurlaritzak manaturik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako tortura kasuak aztertzeko. Txosten horren arabera, tortura pairatu izanaren seinale garbiak daude EAEko 4.113 herritarren baitan segurik. Erakunde horrek berak egin bertze txosten batek dioenez, Nafarroan gutienez 169 kasu leudeke. Foro Sozial Iraunkorrak biktima...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Eguzki parke berria Araban

Euskadik eguzki parke berria izanen du Arabako Ribaguda herrian. Orain arte EAEn eraiki den gisa horretako parkerik handiena izanen da. Iberdrolak gidatuko du proiektua eta energia garbiagoen eta berriztagarriagoen hornikuntzan aitzinamenduak egitea ahalbidetuko du eguzki parkeak. Urte batean 160.000 etxetan kontsumitzen den energia sortuko du instalazioak. Proiektuaren sustatzaileek Arabako hegoaldea hautatu dute, Euskadin eguzki oren gehien dituen eremua delako, eta gainera, zelaia delako....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Kooperatibek 3.000 lanpostu galduko?

Horrela dio Eusko Jaurlaritzak, nahiz eta beste alorretako enpresa gehienak baino hobeki aterako diren krisiaren zepotik. Gaur egun 2.500 enpresa badira giza ekonomian ari direnak 60.500 langilerekin: horietan 1.800 kooperatiba 53.500 langilerekin. Nahiz eta beste alorretako enpresa askok baino hobeki iharduki, langileen %5ek lana galduko dutela uste du Jaurlaritzak....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Mendiko lanetan inbertsioak eginen ditu Baztango Udalak

Baztango Udalak datozen hilabeteetan egin beharreko hainbat lan iragarri berri ditu. Zehazki, mendiko bideak, oihan berritzeak eta oihaneko lanak eta laborantzarako sasitzak kentzeko lanak dira, eta guzira 100.000 euroko inbertsioa eginen du lan horietan....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Agour: Idiazabaleko gasna ekoizle

Heletako Agour taldeak, bukatzear ditu gasnategi berriko lanak Lizartzan (Gipuzkoa), eta entsegu batzuk egin ondoan, bi aste barne etorriko zaie lehen ardi esnea, inguruko artzainek hornitua. Idiazabal sormarka izeneko gasna eginen du, baina gasna urdin bat ere ekoiztu nahi du, hori ere ardi esnearekin egina. Eusko Labela ukanen du gasna horrek. Behi gasna bat ere egiteko asmoa du. Agourrek Eceizaren banaketa sarea eta 35 urtez Goenaga jogurt egile donostiarrarekin landutakoa baliatuko du...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016