Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Aita Mari Pasaiarako bidean

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari itsasontziak Palermoko portutik ateratzeko baimena erdietsi du ekainaren 26an, eta Pasaiarako (Gipuzkoa) bidea hartu du.

Ontziak noraezean zebiltzan 44 migratzaile sokorritu zituen apirilaren 13an, Mediterraneoan. Horiek Palermon porturatu zituzten, baina portuan sartu orduko, Italiako Gobernuak erabaki zuen ontzia ikuskatzea. Itsas Salbamendu Humanitarioak adierazi du geroztik Italiako itsas...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Tubacex zailtasunetan

Hodi herdoilgaitzak ekoizten dituen Arabako Tubacex enpresak ondoko bi urteak zailak izanen dituela pentsatzen du, eta ez du baztertzen berregituraketa zenbait egin behar izatea.

Urte hastapenean Tubacexek 800 milioi euroren salmentak egiteko helburua finkatua zion bere buruari, baina osagarri krisiak egoera osoki makurtu dio. Pandemiak %50ez apaldu du taldearen jarduera. Eskaerak bat-batean gelditzeaz gain, Tubacexen bezero diren aeronautika eta energia sektoreetan inbestimenduak...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Ekainaren 25eko ilunabarrean hasi da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen kanpaina, usaiaz kanpoko garai eta baldintzetan, pandemia dela medio. EAJk Gernikan egin du lehen ekitaldia; PSE-EEk, Bilbon, eta gainerakoek (EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP-CIUDADANOS), Gasteizen.

EAJren izenean, Iñigo Urkullu lehendakarigaiak azaldu du Gernikako juntetxea hautatu dutela kanpaina abiatzeko "Euskal autogobernuaren ikurra eta zenbat sufritu dugun gogorarazten digun lekua" delako.

...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Juan Carlos erregearen bustoa kendua Getxotik

Getxoko udaletxeko areto nagusian Juan Carlos Borboikoa errege emerituaren busto bat zegoen orain arte. Eskultura hori kentzea erabaki du Udaleko osoko bilkurak, EH Bilduk aurkeztu mozioa onartu ondoan. EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos mozioaren alde agertu dira, PPk aldiz, kontra bozkatu du. Beraz, aldeko 19 bozekin eta kontrako 5ekin onartu da errege ohiaren itxura udaletxetik kentzea....

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

CAFen kontratu berriak

Beasaingo CAF enpresak orotara ehun milioitik gorako dirusartzeak segurtatuko dizkioten hiru kontratu berri erdietsi ditu. Jadanik Amsterdamen eta Stockholmen garatzen ari dituen bi kontratuak zabaltzeko hitzarmena erdietsi du, eta gainera, Italiako Napoli hiriarentzat metro- unitateak hornitzeko bertze kontratu bat sinatu du. Kasu honetan, hiru urtez mantentze-lan integrala ere bere gain hartuko du Gipuzkoako enpresak.

...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Eskumen transferentzia

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Transferentzien Batzorde Mistoaren batzarra egin dute joan den astean, 1979ko estatutuan finkatu baina oraino eskualdatu gabe zeuden eskumenak eskualdatzeko. Biltzar horretan, hiru eskuduntza transferitzea adostu dute bi gobernuek: lan erregulazio espedientea jasaiten duten langileen erretretarako laguntzei dagokiona, farmazia produktuei buruzko legedia ezartzeari dagokiona eta eskola asurantzaren osagarri laguntzei dagokiena. Eskumenek 7,5 milioi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016