Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 16a
49 egunez Italiako Palermo hirian kokaturik egon ondoan, uztailaren 10ean sartu da Aita Mari ontzia Pasaiara. Portuan harrera egin diote, bertzeak bertze, Zaporeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kideek, boluntarioek eta itsas salbamenduko kideek. Horiez gain, EAJ, Elkarrekin Podemos eta EH Bilduko eledun batzuen ongietorria ere ukan du ontziak. Portura heldu bezain laster, Amaia Martinez Itsas Salbamenduko kideak salatu du Italiak ez duela salbamendu ontzirik nahi Mediterraneo...
Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 16a
Sanferminik gabeko urtea da aurtengoa, baina hala ere, urte guziez bezala, 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak ekitaldia antolatu du duela 42 urte Espainiako Polizia Armatuak tiroz hil zuen German Rodriguez gogora ekartzeko. Germanen omenez ezarria den oroitarrira hurbildu dira ehunka lagun, segurtasun distantzia errespetatuz, eta julufrai zuri eta gorriak pausatu dituzte. Biharamunean, haatik, ezezagun batzuek lore guziak xehakatu dituzte.
...Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 16a
Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 16a
Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 16a
Siemens Gamesak Agoitzen (Nafarroa) duen lantegia hetsiko du, 239 langile kanporatuz, ekoizpena Portugalera eramateko. Heste horren kontra protestatzeko, ehunka lagunek manifestaldia egin dute joan den larunbatean Iruñean, "Agoitzeko Siemens Gamesaren itxierari ez" lemapean. Alfonso Poyo enpresa-batzordearen lehendakariak azaldu duenaren arabera, enpresa bideragarria da eta hesteko arrazoi bakarra diru gehiago irabaztea da. Alabaina, ekoizpena Portugalera eramanen dute hango soldatak...
Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016