Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

130€ko laguntzak etxetresnetan eta 1.500€ leihoetan

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) uztailaren 1etik aurrera abian jarriko du etxebizitzetan energia aurrezteko plana. Horretarako, gastuaren %25eko laguntzak emanen ditu, eta kalifikazio altuko etxetresna elektrikoetan 130 eurora arteko laguntzak izanen dira. Gainera, leihoetan 1.500 euroko laguntzak egonen dira. Horien helburu nagusia da 2010etik egoera gogorra bizi izan duen sektore bati laguntzea. Guzira, 2,5 milioi euroko laguntzak helaraziko dira.

...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Hauteskundeak datorren igandean Hegoaldean

Legebiltzar berria aukeratzeko hauteskundeak eginen dira igandean Euskal Autonomia Erkidegoan:legebiltzarreaz gain, lehendakari kargua norentzat izanen den erabakiko da. Inkesten arabera, berriro PNVek irabaziko lituzke hauteskundeak, abantaila handituz eta ondorioz Urkulluk segitu behar luke lehendakari bezala....

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Zaldibar: zabortegiaren lita

Zaldibarko hondakindegian lita gertatu zela 5 hilabete bete dira bainan ikerketak egin eta, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langilen gorpuak ez dituzte oraindik aurkitu. Ehunka pertsonek manifestazioa egin dute, Eibarren Zaldibar Argitu plataformak deitua, "erantzukizunak" eskatzeko. Arriola Jaurlaritzako ingurumen sailburuaren dimisioa eskatu dute. Uztailaren 7an ireki dituzte AP8 autopistaren 4 lerroak, otsailaren 7az geroztik partez hetsiak zirenak.

...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Saskibaloia: Gasteizeko Kirolbet Baskonia, txapeldun!!

Kirol Baskonia 2019/2020ko Espainiar Endesa Ligako txapeldun bihurtu da astearte honetan Bartzelonari bi puntugatik irabazi ostean (67-69), partida amaitzeko hiru segundo besterik falta ez zirela Luca Vildoza joko-antolatzaile argentinarrak, neurketako jokalari baliotsuenak, lortutako saskiratze erabakigarriari esker. Horrenbestez, gasteiztarrek beren laugarren liga garaikurra irabazi dute hamar urte eta gero.

...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Siemens Gamesak, Agoizko lantegia hetsiko du

Siemens Gamesak jakinarazi du Agoizko lantegia hetsiko duela, gastu handia suposatzen diolako, porturik hurbilena 200 kilometrora izanez eta, ondorioz, esportazioan lehiakorra ez delako. 239 lagunek egiten dute lan fabrika horretan. Lehenagotik, behin-behineko kontratuekin zeuden 70 behargin kanporatuko zituela erran zuen eta horrek sindikatuen eta langileen artean kezka handia eragin zuen.

...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Non dago Mikel?

Heldu den larrazkenean estreinatuko da "Non dago Mikel?" filma, Mikel Zabalzaren heriotzaren 35. urteburua betetzen den garaian. Mikel 1985eko azaroan arrastatu zuen Guardia Zibilak, eta 20 egun geroago, haren gorputza Bidasoako uretan aurkitua izan zen. Film dokumentala Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas "Pitu"k zuzendu dute. Ahotsa. info eta Izar Films izan dira ekoizpenaz arduratu direnak. Dokumentalaren protagonista Ion Arretxe da, 1985ean Mikel Zabaltzarekin batean atxilotuetako bat,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016