Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Iruñeatik Itsasura, Barriosi elkartasuna helarazi diote

Mikel Barrios sustengatzeko bi agerraldi egin dira Euskal Herri osoan; bata Iruñeako Arrosadia auzoan, eta bestea Itsasun. Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri zion Mikel Barriosi ekainaren 23an, eta Frantzian egoiteko debekua izanen du hamar urtez. Hilaren 29an sartu zuten Mont-de-Marsan- eko kartzelara, eta atarira lagundu zuten Ipar Euskal Herriko ordezkaritzetako hainbat kidek.

...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Bizkaiko golkoan antxoaren erreserbak bere maximo historikoan

AZTI ikerketa zentroak bultzatutako Bioman kanpainak eman azken datuen arabera, Bizkaiko golkoan antxoaren erreserbak bere maximo historikoan dira, biomasa 330.000 tonakoa dela uste baitute, ikerketa 1987an hasi zenetik erregistratutako gorena Euskal Herrian 4.600 tona antxoa harrapatu dira aurtengo denboraldian, eta merkatuan batez beste 1,38 euroan saldu da kiloa.

...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Altsasua: hiru urte eta erdi preso egon ondoan, kalean

2016ko azaroaren 14an preso sartu zituztenetik, hiru urte eta erdi baino zerbait gehiago preso egon ondoan, Zaballako (Araba) espetxeko ateak zeharkatu zituzten Oihan Arnanzek, Adur Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok. Hirugarren graduan dira jada, eta, oraindik ere behin betiko askatzea lortu ez badute ere, espetxetik ateratzeko moduan dira hemendik aurrera, eta asteburuetan kartzelatik ateratzen ahalko dira. Atzo zuten lehen eguna, eta kanpoan zain zeuzkaten senide eta lagunak.

...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Iruñea - San Fermin egunetako jende biltzen beldurrez

Aurten San Ferminik ez da izanen: uztailaren 6an ez da txupinazorik botako Udaletik. Aurten ez da entzierrorik izanen, ezta musika emanaldirik ere, bestak bertan behera gelditu direlako pandemiaren ondorioz. Baina oraindik ere beldurra dago koronabirusa transmititzeko birushaztegia izanen diren pertsonen metaketa handiak gertatuko ote diren. Oraindik agerraldiak gertatzeko arrisku handia dagoenez, Udalak besta -edo protokolo- ekitaldirik ez antolatzea erabaki du, eta uztailaren 6a eta 14a...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Odietako Behitegi erraldoirik ez

Nafarroako gobernuak, dekretuaren bidez 1.250 behi burutan mugatu nahi zituen behitegi eraikuntzak. Auzitegiak ezeztatu du erabakia ez duelakoz merkatuaren libertatea bermatzen. Dekretuaren ezeztatzea galdatua zion Kaparroson kokatzen den Odieta araneko enpresak. Hunek berak 3.500 behi biltzen ditu. Nafarroako gobernuak auzotegiaren erabakia nola ezabatu aztertuko du. Nafarroan 160 etxalde badira behi esnea ekoizten dutenak. Lurraldean ekoizten diren 240 mila milioi pinta esneren laurdena...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Arcelor Mittal enpresak, Aguraingo lantegia hetsiko du

Arcelorrek Agurainen duen fabrika uztailaren 31n hetsiko du, eta gaur-egun dituen 14 langileetatik, hiruri beste lanpostu bat emango die, eta 11ri kontratua desegingo zaie. Fabrika horren hestea abenduan eman zuten jakitera, eta uztailaren 31n gertatzea pentsatzen da. 14 langileetatik, hiruri enpresak Basaurin dituen instalazioetan beste lanpostu bat emaitea espero da, eta gaineratekoei kontratuak desegingo zaizkie. Enpresak azaldu duenez, beste alternatiba batzuk aurkeztu zitzaizkien...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016