Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Patxi Ruizek gose greba utzi du

Patxi Ruiz nafartar presoak gose greba utzi du ekainaren 10ean. Maiatzaren 11n hasi zuen greba eta gainera, lehen hamabi egunetan egarri greba ere egin zuen. Murtzia II espetxean ari da zigorra betetzen eta euskal preso guziak Euskal Herriratzea eta bere osagarria bermatzea aldarrikatzeko abiatu zuen protestaldia....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19ko mobilizazioak deitu ditu "publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza!" lelopean. Mobilizatze hauek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan iraganen dira, goizean eta arratsaldean. Gutun Soziala plataformaren aldarrikapenek zazpi sail hauek hunkitzen dituzte: zerbitzu publikoak garatzea, zaintza eredua aldatzea zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatuz, pobrezia eta bazterketa sozialaren kontra lan...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Hizkuntza politika

Nafarroak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika sailean lan koordinatua egiten segitzeko engaiamendua berritu dute ekainaren 11n, Hiruko Ituna deitu hitzarmenaren bidez. Hiru erakundeak Nafarroako Jauregian bildu dira 2020rako jarduera- plana aurkezteko. Plan hau 2017an sinatu hitzarmenaren jarraipena da eta bortz sail landuko ditu: helduei euskara irakastea, euskararen erabilpena sustatzea, euskararen aldeko gogoeta bultzatzea, euskararen ikasketak eta...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Ekonomia aurreikuspenak

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordeak jakinarazi dute EAEko Barne Produktu Gordina %8,7 apalduko dela 2020an, Eusko Jaurlaritzak duela bi hilabete egin aurreikuspenek %3,6ko jaistea izanen zela bazioten ere. 2021eko, aldiz, BPGa %6,7 emendatuko dela uste dute ekonomia adituek. Gobernuaren aitzinikuspenen arabera, aurten 68 000 lanpostu galduko dira eta 2021ean 48 000 berreskuratuko. Beraz, langabezia tasa %13,7koa...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 18a

Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria

Alex Gurrutxagak (Zarautz, 1988) Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria" izeneko saiakera liburua plazaratu du Alberdania argitaletxearekin. Gurrutxaga literaturan doktorea da eta preseski, Xabier Leteri buruz egin zuen bere tesia. Lan horretarako bildu zituen dokumentu guzietarik abiatuz idatzi du orain liburua, baina zehaztu du saiakera hau ez dela lan zientifiko edo akademiko bat. Alex Gurrutxagaren xedea da irakurleari Lete sakonkiago ezagutzeko parada ematea, irakurlearekin elkarrizketa...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Antxoaren arrantza

Euskal arratzontziek lau mila bat tonelada antxoa arrantzatu dituzte orain arte aurtengo denboraldian. Bi arrazo izan ditu: lehena, pandemiaren eraginez, denboraldia 37 egunen berantarekin abiatu zutela. Bestalde Bizkaiko golkoko uretan antxoa badago bainan antxoa ttipia: ttipiegia fabrikentzat eta hauek ez dute erosten edo arras merke edo gaziturik ezartzen dute berantago saltzeko. Neurri gotorreko antxoa harrapatzeko Galiziako uretara joan behar izan dute: ontziak aste beterentzat joaten dira...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016