Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Mercedesek Gasteizko lantegia hetsiko du agorrilean

Gasteizko Mercedes lantegian ekoizpena gehiago murriztea eta agorrilean fabrika hestea erabaki du zuzendaritzak, salmentak ez direlakotz nahikoak. Gasteizko fabrikan 5.000 langile inguru daude. 2020an 159.000 ibilgailu ekoizteko helburua jarri zuen zuzendaritzak, baina martxoaren 16an jarduera gelditu behar izan zuten, koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Aldi baterako lanaldi-partziala burututa, apirilaren 27an itzuli dira lanera. 30.000 furgoneta gutiago ekoiztea erabaki dute: ekaineko eta...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Futbola berriz haste

Futbol Liga nagusia ekainaren 11n hasiko da berriz. Pandemiaren ondorioz, txapelketa gelditu zen, eta 28. jardunaldiarekin jarriko da martxan. Estreinako neurketa Sevillak eta Betisek jokatuko dute ekainaren 11n; Espanyol-Alaves partida ekainaren 13an, ekainaren 14an, Athletic-Atletico Madril, Real Madril-Eibar eta Reala-Osasuna neurketen aldi izanen da. Berehala 29. jardunaldia jokatuko dute, ekainaren 15 eta ekainaren 18an....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Pilota berriz haste: uztailaren 1ean Irunen eta ETBn

Martxoaren 8az geroz pilotazaleek, asko dira iparraldean, ez dute partidarik ikusteko aukerarik izan. Uztailaren 1etik aitzina berriz gozatu ahalko dute beren kirol hautatuaz, edo telebistatik edo zuzenean. Aspe eta Baiko enpresek hitzartu dute Irungo Urantzu frontoian, konfinamendu ondoko lehen partida antolatzea ETBk emanen duena. Bi enpresetako pilotariek nahasirik osatuko dituzte bikoteak. Jarlekuen erdiak baizik ez dira salgai izanen. Beste kiroletan, estropadak uztailaren 11n Pasaian...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Erkidegoa ezkerreko gobernu berriari buruz?

Uztailaren 12an erkidegoan eginen diren hauteskundeek erabakiko dute zein gehiengo aterako den, Jaurlaritza zuzenduko duena eta nor izanen den lehendakari berria. Miren Gorrotxategi, Ahal Dugu Podemoseko lehendakarigaia aldaketaren alde agertu da: Podemos, sozialistak eta EH Bilduk osatuko luketen ezkerreko gehiengoarekin. Sozialistek ez dute horrelako aukerarik ikusten: Eneko Andueza PSEren idazkari nagusiak baztertu du horrelako aukera: "ez dezatela gutan kondatu Maddalen Iriarte lehendakari...

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 11a

Eusko Jaurlaritzak ibilgailu berriak erosteko laguntzak bikoiztu ditu

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin du, hamar milioi eurora arte, ibilgailu berriak erosteko aurten indarrean zegoen Renove Planera bideratutako dirua, eta laguntzen zenbatekoak igoko ditu autoen kategoria jakin batzuetan. Gainera, laguntza 2020ko urtarrilaren 30era arteko atzera eraginarekin aplikatuko da. Eskabideak aurkezteko epea aurrekontua agortzen denean amaituko da, eta, hori gertatzen ez bada, aurtengo urriaren 31n....

Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Oroibidea

Nafarroako Gobernuaren Memoriaren Nafarroako Institutuak Oroibidea bilaketa-tresna aurkeztu du. Tresna horri esker, II. Errepublikarekin eta 1936ko kolpe militarraren ondotik sortu indarkeriarekin lotura zerbait duten pertsonen izenak, toponimoak eta gertakariak bila daitezke. Oroibidea Herritarrekiko Harremanetarako Sailak sustatu duen proiektua da, eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren webgunetik sar daiteke horretara. Bilatzailea Nafarroako...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016