Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Maska erabili behar da kalean, leku publikoetan eta toki hetsietan

Gaurtik aurrera, maska erabili behar da bide publikoan, aire librean eta erabilera publikoa duten edo publikoarentzat irekita dauden espazio hetsi guzietan, pertsonen arteko bi metroko segurtasun tartea atxiki ezin bada, Espainiako Gobernuaren aginduaren arabera....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

200 milioi maska baino gehiago eginak urtean Euskadin

200 milioi maska baino gehiago eginen dituzte urtean Euskadin, osasun-produktu horren erabilera masiboari aurre egitea helburu. Halaber, Eusko Jaurlaritzak 582.876 euro zuzenduko dio EAEko maska-ekoizpena indartzeari, Zamudioko eta Hernaniko bi enpresek eginen duten inbertsioaren erdia ordaintzeko. Jaurlaritzak bideratuko dituen ia 600.000 euroren xedea da Txinan ekoiztutako osasunmaterialaren mendekotasuna ttipiagoa izan dadila, eta halaber, maskaren erabilpena...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Zentro bakoitzak erabakiko du eskolak nola berrabiatu, ikuskaritzaren bermearekin

Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez, ikastetxe bakoitzak erabakiko du zein ikasle itzuliko diren, nola itzuliko diren, zein klase emateko, eta eskolak "buruz burukoak" izan behar duten ala ez, baina egindako antolaketa administrazioak kontrastatu ondoan eta hezkuntza ikuskaritzaren bermea izanda. Sailburuak erran duenez, "malgutasuna" dago ikastetxe bakoitzak bere erabakia hartu ahal izateko, "ikastetxe bakoitza da bere egoera zein den hobekienik ezagutzen duena". Euskadiko...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Koronabirus: fase 2 Erkidegoan eta Nafarroan

Astelehenaz geroz Euskal Erkidegoa eta Nafarroa koronabirusaren kontrako fase 2ra pasa dira, pandemiak gibelerat eginaren ondorioz. Honelakoak izanen dira neurri berriak. Maskarak nahitaez erabili beharko dira kalean ala egoitzetan. Zine, ala antzoki edo 500 lagunez goiti errezebitzen ahal duten aretoetan, ikuslierren %40a bakarrik onartuko dira, urruntasuna errespetatuz. Ostatu ala hoteletan, terrazetan bezala barnekaldean ere, bezeroak errezebitzen ahalko dituzte, jan ala...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Patxi Ruiz gose greban

Patxi Ruiz euskal presoak gose eta egarri greba abiatu zuen maiatzaren 11n, Murtzia II espetxeko zuzendaritzak egin mehatxuak salatzeko. COVID-19ak eragin egoeraren ondorioz, hura dagoen moduluko preso batzuk elkarretaratzeak antolatzen hasi ziren preso eriak eta zigorraren zati handiena betea dutenak libratzea galdegiteko, bisitak ukaiteko eskubidea berreskuratzeko eta ez kutsatzeko neurriak eskatzeko. Mugimendu horren sustatzaile izatea leporatzen dio espetxe zuzendaritzak eta...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Hiriburuetako bestak ezeztatuak

Heldu den agorrilean ez da usaiako bestarik ospatuko Gasteiz, Donostia eta Bilbon. Hori jakinarazi dute hiru hirietako auzapezek, erabakia elkarrekin hartu ondoan. Alabaina, COVID- 19 pandemiagatik zaindu behar den distantzia soziala errespetatzea ezinezkoa da horrelako ospakizunetan....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016