Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

2020ko aurrekontuak

Eusko Legebiltzarrak 2020ko EAEko aurrekontuak onartu ditu, EAJk eta PSE-EEk Podemosekin eta Equorekin erdietsi duten akordioari esker. Legealdi honetako azken aurrekontuak izanen dira. Orotara 11 774 milioi euroko diru zamaren 10etik 8 osasun, hezkuntza, enplegu eta gizarte politiketara bideratuko dira. 90 000 langile publikoren soldata %2 emendatuko da eta Dirusarrerak Bermatzeko Errenta berriz, %4 handituko da. Aurrekontuak onartu ahal izateko, Podemoseko eta...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Angel Lopez Anda urrundua

Sare herritarrak jakinarazi du Angel Lopez Anda euskal presoa espetxez aldatu dutela, baina ez Euskal Herritik hurbiltzeko, baizik eta lehen baino urrunago igortzeko. Orain arte Huelva II presondegian zegoen (1 000 km) eta Algecirasera eraman dute (1 100 km). Gainera, Angel Lopez 10 urtez egona da preso Frantzian, eta auzi berarengatik bertze 10 urtez atxikitzen dute Espainian. "Zigor atxiki" hori ez baliote eman, urtarril honetan libratua izan beharko zen. Egoera hori...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Haizearen Orrazia kultur ondare

Donostiako Kontxako Badian dagoen Haizearen Orrazia kultur ondare izendatu du Gasteizko Gobernuak. Eduardo Chillidaren eskultura multzo batek eta Luis Peña Ganchegui arkitektoak diseinatu plazak osatzen dute Haizearen Orrazia deitu eremua. Kultur ondare gisa onartzea baitezpadako urratsa da Unesco erakundeari galdegiteko eskultura multzoa Gizateriaren Ondare izenda dezan....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Altsasuko bi gazte libratuak

Altsasuko auzian kondenatuak izan ziren Iñaki Abad eta Aratz Urrizola gazteei hirugarren gradua eman die Zaballako espetxeko Tratamendu Batzarrak. Espainiako Auzitegi Gorenak lau urte eta bi hilabeteko presondegi zigorra eman zion Abadi, eta hiru urte eta sei hilabetekoa, Urrizolari. Zigorraren hiru laurdenak beteak dituzte jadanik. Hirugarren graduan sailkatua izateak erran nahi du egunaz eta asteburuetan kanpoan ibil daitezkeela. Haatik astelehenetik ortziralera, gauak...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Lantegi heste

Arabako Agurain herrian kokatua den Arcelor Mitall lantegia hetsiko da urte hastapen honetan. Eguberri baino zenbait egun lehenago, abenduaren 17an, zuzendaritzak bilkura batera deitu zituen langileen ordezkariak, eta orduan eman zien berri txarra. Ondorioz, hamabost lagun joanen dira langabeziara. ELA sindikatuak jakinarazi du langileak ez daudela ados erabaki horrekin, lana ba omen delako. Langile taldea borrokatuko da enpleguak salbatzeko, eta lantegia hestea ezinbertzekoa...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 02a

Euskara lan-munduan

Euskara lan-munduan indartzeko plana onartu du Eusko Jaurlaritzak. Plana 2020-2023 eperako pentsatua da, sail publikoan bezala pribatuan ere euskararen presentzia eta erabilpena sustatzeko xedez. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren arabera, lau helburu nagusi ditu egitasmoak: euskararen ezagutza lan-munduan indartzea, langileak euskara erabiltzera sustatzea, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak hobeki errespetatzea, eta entitateen eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016