Hegoaldean | 2018ko Martxoaren 29a

Zunbeltz Larrea libratua

Zunbeltz Larrea, Ondarroako euskal presoa, martxoaren 19an atera da Castello I presondegitik, 15 urtez preso egon ondoan. Ahaide eta lagunak beha zituen kartzelako ate aitzinean.

Hegoaldean | 2018ko Martxoaren 29a

Pasaiako Itsas Festibala

Maiatzaren 17tik 21era ospatuko da, lehen aldikoz, Pasaia Itsas Festibala, Gipuzkoako Pasai Donibane herrian.

Hegoaldean | 2018ko Martxoaren 22a

Egiaren batzordea German Rodriguezen hilketa argitzeko

German Rodriguezen hilketa eta 1978ko sanferminetako gertaerak argitzeko Egiaren Batzordea osatu dute NUPek kudeatuta. Nerea Perez Ibarrola historialaria da batzordeko kideetako bat. Hunen hitzetan, 40 urte pasa izanak agerian uzten du erakundeek izandako 'utzikeria' sekulan ez baita hilketaren egileak bilatzeaz arduratu, polizia izanez.

...

Hegoaldean | 2018ko Martxoaren 22a

Guggenheim berria Gernika aldean?

Ez da lehen aldia, Bilboko Guggenheim museoaren zuzendaritzak bigarren museoa irekitzea, Gernika aldean, aipatzen duela. Duela urte zenbait, Busturia-Sukarrieta kokalekuak aipatuak izan ziren, baztertuak izan zirenak. Jaurlaritzatik jakinarazi dute, egiten balinbada, 2019a aitzin ez dela deus eginen, Jaurlaritzak beste lehentasunik izanez eta gogora ekarri dute proiektu hori abian jartzeko "adostasun maila oso handia eta erakundeen babesa" behar dela, eta "une honetan ez gaude puntu...

Hegoaldean | 2018ko Martxoaren 22a

Ramon Jaureguik politika utziko du

Ramon Jauregui eurodiputatu sozialistak politika utziko duela jakinarazi du. Jauregui lehendakariorde izan zen 1987 eta 1991 urteen artean, Jose Antonio Ardanza (EAJ) Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zen garaian. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea zenean, ministroa izan zen. PSOEk Kongresuan zuen taldearen idazkari nagusia zen eta eurodiputatu Estrasburgon 2009az geroz. 2019an Europako Ganberako legegintzaldia bururatzean erranen dio agur politikari. Jaureguik 70...

Hegoaldean | 2018ko Martxoaren 22a

Presoen eskubideen alde manifestazioa apirilaren 21ean Bilbon

Kalera Kalera presoen aldeko ezker abertzaleko mugimenduak mobilizazioak deitu ditu helduden hilabeteko. Apirilaren 17an, Galdakaon hasiko dira ekintzak, eta Bilbon bururatuko dira apirilaren 21ean, manifestazio erraldoi batekin. Ezker abertzaleak "presoen izaite politikoa" aldarrikatzeko ordua jina dela uste du eta Kalera Kalerak mezu hori zabalduko du Bilbon, 'Bada garaia! Presoak etxera' lelopean eginen den martxan....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016