Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Marixol Iparragirre Espainiara igorria

2004tik Frantzian preso egon eta gero, bere kondena agorrilaren 27an bete du Marixol Iparragirre ETA-kideak. Haatik ez da libratua izan, baina Espainiara eramana, Auzitegi Nazionalean epaitua izateko. Iturri judizialen arabera, hamabi atentaturengatik auzipetua izanen da. Anartean, Madrilgo Soto del Real kartzelan sartu dute. Sortuk eta EH Baik Espainiaratze hori deitoratu eta Iparragirrek "bakearen" eta elkarbizitzaren" alde lan egin duela baieztatu dute. Elkarretaratzeak egin...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Iñigo Muguruzaren heriotza

Iñigo Muguruza musikari irundarra zendu da irailaren 5ean, 54 urtetan. Musikari familia bateko hiru anaietan gazteena zen Iñigo. 1983. urtean Fermin anaiarekin batean Kortatu taldea sortu zuenetik, euskal rockak azken lau hamarkadetan ezagutu duen eragile nagusietako bat izan da. Bestalde, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra eta Hiru Leike taldeetako kide garrantzitsuaren oroitzapena uzten du. 2015ean, esklerosia anizkoitza zuela jakinarazi zuen, eta...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Fagor eta Amica

Etxetresnak ekoizten dituen Poloniako Amika taldeak lizentzia hitzarmena adostu du Fagorrekin, marka horren izenpean linea zuriko etxetresna elektrikoak saltzeko. Fagor markak, hala ere, euskal kooperatibarena izaten segituko du. Akordioa sinatu dutenek jakinarazi dute Fagor merkatura itzuliko dela, goi mailako produktuen gama oso bat eskainiz....

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Grebak Gipuzkoako zahar-etxeetan

ELA sindikatuak hilabete bateko greba deitu du Gipuzkoako zahar-etxeetan. Lanuzteak buruilaren 19tik urriaren 18ra eginen dituzte. Mobilizatze honen ondotik lan-baldintzak ez badira hobetzen, greba luzatzeko prest agertu dira. ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiaren jokamoldea kritikatu du. Zahar-etxeen kudeaketa "enpresari lagunei" ematen diela eta prekarietatea, eta soldata desberdintasunak sustatzen dituela salatu du sindikatuak. Halaber, oroitarazi du lan-hitzarmena bi urte hauetan...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

Langabezia

Agorril honetan aspaldiko daturik txarrenak agertu dira Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziari dagokionez. Orotara, 147 161 pertsona daude lanik gabe, uztailean baino 3 075 gehiago, eta horietako erdiak, nonbait han, Bizkaian aurkitzen dira. Langabe kopuruaren emendatze handiena zerbitzu sailean sentitu da, hor 2 525 lagun gehiago kontatzen baitira langabeen zerrendetan. Industria eta eraikuntza sailak, aldiz, gutiago hunkituak dira. Hala ere, Enplegu eta Gizarte Segurantza...

Hegoaldean | 2019ko Irailaren 12a

iCapital 2019

Bilbo hautatua izan da "iCapital 2019" Berrikuntzaren Europako Hiriburuaren Saria irabazteko, 12 finalisten artean. Europako Batzordeak ematen du "iCapital" saria, biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko xedez berrikuntza baliatzeko gaitasuna frogatu dezakeen hiriari. Xabier Ochandiano Bilboko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak irailaren 3an aurkeztu du Bilboren hautagaitza Europako Batzordeko epaimahaiaren aitzinean, Bruselan. Epaimahaiak kontutan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016