Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Milaka lagun karriketan pentsio eta lan duinak eskatzeko

Milaka lagun atera dira kalera Hego Euskal Herrian, eskubide sozialen kartak deitu grebarekin bat eginez. Gehiengo sindikalak (ELA eta LAB) eta hainbat elkarte sozialek osatutako kolektiboak deitu dute greba, pentsio publiko duinak eta eskubide sozialak eskatzeko. Deialdiaren sustatzaileek azpimarratu dute greba "oso arrakastatsua" izan dela, eta manifestazioak "jendetsuak" izan direla. Eusko Jaurlaritzak eta patronalak adierazi dutenez, berriz, deialdiak "porrot" egin du....

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Brexita eta Eskozia

Brexitak ihardukitzeak sortarazten ditu Erresuma Batuan berean, Irlandan eta Eskozian batez ere, autodeterminazio mugimendueri indar berri bat emanez. Komertzio eta jendeen harat hunatak zaintzeko finkatuko diren mugako kontrolek Irlandako ugartea berriz zatitzeko arriskua ez zuten onartu Ipar Irlandar gehienek, Brexitari ez erranez eta Irlanda osoa bateratzearen aldeko hautetsieri gehiengoa emanez. Eskozian ere independentzia erreferendumera deitzeko boterea Eskoziako...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

OMS Munduko Osagarri Erakundea kezkatua

Mendebaleko herrietan ere arranguratzen hasiak dira eta OMS Munduko Osagarri Erakundeak "osagarri publikoaren urgentzia" erabaki du azkenean, zonbait egunez gertakaria gutietsi ondoan. Dekretu mota hori 2005ean sortu da, SRAS eritasun famatuaren eraginez eta beste 4 aldiz bakarrik hartua izan da geroztik: 2009an hegazti gripearengatik, 2014 eta 2018an Ebola eritasunarengatik eta 2016an zikaren eraginez. Urtarrilaren 23an Nazioarteko Osagarri Agentziak "izarizko arriskua" baizik ez...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Katalunian independisten koalizioa zartatu da

Junts per Catalunya eta ERCren arteko ezadostasunak agerian ziren aspaldidanik bainan independentisten alderdi nagusien arteko gobernu koalizioak zapart egin du joan den astean, Kataluniako Parlamentuko bulegoak gauzatu baitu Qim Torra Gobernuburuaren deputatu kargugabetzea. Erabaki hori heldu da, joan den abenduan Kataluniako Auzitegi Gorenak erabaki kondenaren ondotik, Kataluniako preso politikoen aldeko pankarten erretiratzea errefusatu baitzuen Qim Torrak. Ondorioz...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Trumpen bake akordioa edo gerla akuilua?

Urtarrilaren 28an Donald Trumpek presentatu du Israel eta Palestinaren arteko bere bake proposamena. Bainan zer bake mota du gogoan? Berak dionaz, denak irabazle izanen dira. Alta asimetria begi bistan da. Proposamen horren ondorioz, Israel da irabazle nagusia eta militarki okupatzen dituen Palestinar lurraldeak beretzeko proiektua berehala plazaratu du Benyamin Netanyahou gobernuburuak. Gelditzen zaien lurralde zatituetan, Estatu berri bat sortzen ahalko dute Palestinarrek, baldin...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 06a

Koronabirusa hedatzen ari

Txinako Wuhan probintziatik abiatu koronabirusa hedatzen ari da munduan zehar. Eritasuna bildua dutenen kopurua beti emendatzen ari da: joan den astean, urtarril hondarrean, 8 milako muga pasatu da eta baditaike zenbaki hori doblatzea aste baten buruan, biziki kutsakorra baita birusa. Kontaminatu gehien gehienak Txinatarrak dira, ehunetarik bat baizik ez dira atzemanak izan beste 15 herrietan, gehienak Asiakoak....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016