Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Untzi berriak Zokoan

Aldaketak badira Zokoan aspaldian itsasuntzigintzari emana den lantegian. Luzaz Ordoqui anaiek bai eta Marin anaiek atxiki duten lantegi hortan, nagusi berri batek hartua du segida hilabete huntan. Deitzen da Hamadi Bahaj, Bretainian gaindi biziki ezagutua, eta ahal bezen laster nahi luzke muntatu arrantzale barku berri zonbait. Badu 25 urte holako untzirik ez dela gehiago jalgi lantegi hortarik. Sail horren akulatzeko langile berri zonbait ere hartzekoak ditu, horien artean Ordoqui...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Arrangura zonbait

Hendaian, gaitzeko toki asurtian, hiribarne bihotzean, joan den ekainean estreinatu zen Hegoaldea egoitza. Udan berean agertu ziren zonbait arrangura eta geroztik oraino gehiago. Zer gertatzen da? Noiz nahi badira nehorat biltzerik ez duten horietarik hor plantatzen direnak, sartzeko gelan edo beste xoko batzutan, hala nola lurpeko aparkalekuan, edozoin tenorez gaitzeko arrabotsa eginez berdin. Arrangurak ba ere badirelakotz muntadura asko gutien ustean fundituak, ohointzak ere ba...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Gloria!

Zazi zu nork eman dion izen hori! Dena den, Gloria galerna ere jin zauku, Espainian barna kalte handiak eginik (hameka lagunek bizia galtzeraino). Jin zauku beraz ikaragarriko euritearekin eta gaitzeko haize basa! Perpignan aldean izan da makur frango! Bi mila jende bortxatuak beren etxetarik beste norapait joaiterat! Elektrikarik ez, edateko urik ere ez, bide frango zerratuak, ikaragarriko eremuak urek hartuak! Bi egun barne ukan dute usaian hiru hilabetez egiten duen...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Ur-onetan

Kanbon berean bainan ere Biarnoan, Landesetan eta Frantziako beste eskualde frangotan ere badira ur-onak deitzen direnak, osagarriarentzat onak direlakotz, eta badira gisa hartako artategiak, ur horietan mainatzeko. Ardurenean hiru asteko egonaldiak eginez. Jaz, zerbait gisaz, artategi horien arrakasta doi bat ttipitu da, aitzineko urtean gauza bera gertatua zen funtsean. Jaz beraz, 579.000 gizon eta emazte egonak dira artategi horietan, mediku baten babespean eta erien...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Nafarroako aurrekontuak

Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontuei buruzko akordioa sinatu dute. Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren arabera, hitzarmena "pauso irmoa" da "aurrekontu sozial" batzuk onartzeko bidean. Halaber, berdintasun eta trantsizio energetikorako legeetan eta lan eta pentsio politiketan eragina izanen du....

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Erresuma Batua Europar Parlamentutik abian

Ipar Irlandak ere ondorioak izanen


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016