Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

Nafarroako aurrekontuak

2020ko aurrekontuak eztabaidatzen ari dira Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiak, otsailaren 27an bozketara pasa aitzin. Navarra Suma eskuineko koalizioak osoko zuzenketa aurkeztu du baina bertze alderdiek baztertu dute zuzenketa hori. Gobernuak eta EH Bilduk akordioa hitzartu ondoan, berriz ere bakarrik gelditu da Navarra Suma. Osoko zuzenketa baztertu duten alderdiak hauek dira: PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra....

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

Coronavirus birusaren ondorio ekonomikoak

Birus horrek Txinako populazioan ondorio latzak eragiten baditu, ehunka hil eta milaka pertsona hunkiak direla, ekonomia arloan ere eragina badu. Wuhan gehienik hunkia den eskualdea Txinako industrial gune handienetarik bat da, errana denez aktibitatea arrunt gelditua da, enpresa batzuk faillitan izaiten ahal direla irakurtzen da. Munduko beste herri anitz Txinak ekoizten dituen produktuen peko dira, izan jauntziak, etxetresnak, ordenagailu... hots nork ez du bere etxen Txinan ekoiztu...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart egunaz libro

Jordi Cuixart Ñmnium Cultural elkarteko presidentea eta Jordi Sanchez, 2015 eta 2017ko urteetan Kataluniako Asanbladako (ANC) presidente zena, 2017az geroztik preso daude. Oroitarazteko 2017ko urriaren lehenean Hego Katalunian antolatu zuten erreferedum bat Kataluniaren autodeterminazioaren alde, Kataluniako Parlamentuaren babespean. Bozka egun horrek gatazkak sortu zituen, anitz zauritu eraginez eta bozkatzeko ahala trabatuz, hautesleen kopuru handi batek bozkatu zuen...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

5G sarea zein-gehiagoka

Munduan zehar 5G sarea denetan sartzen ari da eta herri bakoitza ari da zein-gehiagoka, Finlandia lehena izan da bi hirietan ezarri duena. Geroztik Europar Batasuneko herri anitzek esperimentazioen egiten ari dira, telekomunikazio operadoreak lagun dituztela. Internazional mailan industrial lehiaketa handia sortua du, Koreak jadanik 2018ko Olinpiar Jokoentzat plantan jarria zuen, bide beretik Japoniak ere aurtengo jokoentzat egina izanen dela segurtatu du. Urtarrilaren 21ean...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

Siriako populazioa egoera dorpe batean

ONU erakundeak jakinarazi du, abenduaren 1etik harat, 520.000 pertsona tokiz aldatuak izan direla, humanitario krisi handi bat eraginez. Idlib probintziara eramanak izan dira, Siriako ipar-mendebaldera, gehienak, %80ak emazteak dira beren haurrekin. Bachar Al-Assad Siriako agintariaren armadak bazterrak etengabe bonbardatzen ditu, errusiar hegazkingintzako armada lagun duela, herritarrak bahituak senditzen dira. Horren ondorioz milaka jende behartuak dira beren etxeak uztea eta...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

"Besten isiltasuna"

Almudena Carracedo eta Robert Baharek egin dute dokumental bat frankismoaren biktimeri hitza emanez. Geroztik zauriak geldituak dira eta horren ondorioz familia anitz gelditu dira jakin gabean beren arbasoak zer bilakatu ziren. Almudena Carracedo eta Rober Bahar-en dokumental horien egileek nahi izan dute hitza eman gertakari hori jasan duten familieri, ez baitute kargudunen auzirik ukan, ez eta jakin beren ahaideak zer bilakatu diren. Agertzen diren lekukotasun horiek biziki...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016