Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Europa eta Vietnamen arteko akordioa egiteko ez denak ados

Berrikitan Estrasburgon deputatu gehiengo handi batek (401 boz alde, 192 kontra eta 40 abstentzio) bozkatu du bien artean merkataritza eta inbestizamendurako akordioa izan dadin. Bozka hau aitzin 70 mugimenduk galdegina zuten europar deputatuek akordio horren kontra bozka zezaten, horietan ezaguna den Stop TAFTA/CETA-k. Hauen erranetan irakurtzen ahal da: "2020an, herri batzuekin komertsio akordio batzuk berretsi ahal dira jendeen eskubideak errespetatzen ez dituztelarik?". Horrez...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Perpinyan Carles Puigdemont-en mitina onartua

Perpinyako prefeturak onartu du otsailaren 29an Katalandar independentistek antola dezaten beren mitina. Errana denez 100.000ko bat pertsona hurbilduko da. Herriko Etxea, suhiltzaile, prefeturako zerbitzuak, Errepublika Kontseiluko delegazioa eta Carles Pugdemont-en hurbilekoak biltzen dira elkarretaratze handi horren prestatzeko....

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Enpresak laguntzeak arazoak sortzen

Europar Batasunako Kontseiluaren presidente kargua txandaka egina da, urte hastapen huntan Kroaziak du lekua hartua. Presidengo kargu hori hartzen duenak, enpresa batzuri diru laguntzak ekartzen ahal ditu. Berrikitan emaitza horiek publikatuak izan dira eta arazoak sortu ditu, ihardukitzeak izan dira bereziki ONG elkarte batzuenganik. Kroaziak, INA petrolio konpainiarekin tratua egin du. Kroaziako eta Hungariako ezantza furnitzaile nagusia da. Europako Parlamentuak "Green...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

"Crypto AG" suitzar enpresak 120 herri barrandatu ditu

Otsailaren 11n jakin da "Crypto AG" suitzar enpresak, CIA eta Alemania- Mendebaldearentzat barrandan ari zela. Enpresa huni esker hamarnaka herriren gordezko mezuak deskodetu edo deszifratu ditu. Gertatzen dena da mundu guzietako agintariek konfiantza egin diotela, enpresa hunen ardura zen komunikazio sekretuak segurtatzea, beren espioi, soldadu eta diplomatentzat. 2018an saldua izan den enpresa hau CIAk infiltratua zuen, beti Alemania-Mendebaldeko partzuergoarekin. Horrela mezu...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Etxebizitzen kooperatiba

Zurich-en egoitzen prezioa beti goratuz abian zela eta, sortu dute etxebizitzenkooperatibak. Kooperatibak proposatzen du egoitza merkeagoak bai eta ekologikoki behar diren neurrietan. "Kalkbreite" kooperatibaren adibidea emana da, 260 egoitza ditu, yoga egiteko gela bat, bio saltegia, zinegela, jatetxe, gela partekatua... bai eta haur ukaiteko etxe batekin. Aldiz, horrarat bizitzera heldu direnek behar dute neurri bat errespetatu, autorik ez ukaitea. 2014an, etxebizitzen prezio...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 20a

Hoinbeste?

Ingurumena gogoan, aipatua izan da ere itsas-bazterreko eskualde askotan duten arrangura pisua. Itsasoak goiti eginarekin -frangotan aipatua dugun gaia- anitz etxe ez direla begiratzen ahalko, itsas-hegitik sobera hurbil izanez. Joan den egunean plazaratua izan den txosten baten arabera, orotarat 50.000 etxe balitazke kasu hortan. Eta jadanik horra eztabaidak! Batzuri iduritzen kondu hori ez dela batere xuxena, aise gehiago ere beharko direla alde bat hustu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016