Mundu zabalean | 2020eko Apirilaren 23a

Teheranen Nazanin Zaghari- Ractcliffe presondegitik libratua

Irandar-britainiarra den Nazanin Zaghari- Ractcliffe espioigoaz akusatua da, beti ukatu duena. Askatua izan da memento batentzat, koronabirusa dela eta. 41 urteko emazte kazetaria Teheranen preso atxikia zen. Behar du bere aitamen etxen egon eta aztal beharrian eskumuturrekoa ezarria dakote. Aireportuan, bere aitamen ikustera zoala, 2016an arrastatua izan zen, bere 22 hilabeteko alabarekin. Amnesty Internationalek berehala bere defentsa hartu zuen eta sustengua ekarri. "Thompson...

Mundu zabalean | 2020eko Apirilaren 23a

COVID-19: "Vision du Monde" elkartearen deiadarra

"Vision du monde" elkartearen ardura da, nazioarteko elkartasunaren bidez, arriskupean diren haurreri laguntza ekartzea. Elkarteak, izurritea dela eta, deiadarra zabaldu nahi du egoera larrialdi batean diren populazioeri begira, horietan berezikiago haurrak. 17 herrialdetan kokatua da elkartea. Sokorriak ekartzen ari dira egoera dorpean diren lurraldeetan. Beren erranetan, izurrite hunek desberdintasun handiak eragiten dituela adierazi nahi dute, bai eta informatu zaintzarako behar...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 19a

Erakaspenak atera

"Krisia hortarik ateratzean erakaspenak atera beharko ditugu. Azken hamarkadetan segitu dugun garapen modeloak baditu hutsuneak eta berrikusi beharko ditugu. Osagarri zerbitzuak deneri eskaintzea ez da karga bat bainan baitezpadako ontasun kolektiboa. Janaria, osagarriko artatzeak, inguramena, hots zerbitzuak eta ontasun kolektiboak merkatu legetik kanpo ezarri behar dira." Ez dira ezker muturreko edo ekologista buru berotu baten erranak bainan koronabirusaren hedapen azkarrari buru...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 19a

FIJAIT fitxategia

FIJAIT fitxategian bere helbide berria ez emaiteagatik 500 euroko isuna baten pagatzerat kondenatua izan da Peio Irigoien Beskoiztarra. FIJAIT fitxategi hori plantan ezartzea erabaki zen 2015ean, Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatutik landa, kondenatuak izan ziren islamista erradikalen segipena egiteko. Bainan fitxategia erabilia da, denbora berean, Korsikar eta Euskaldun preso ohien segitzeko. Auzitegiko erabaki horrekin, betiko terrorista bezala kontsideratua izaitea...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 19a

Koronabirusa etxean dugu

Ez da gehiago Txinaren eta Asiako zonbait herrien afera. Idazten ari naizen momentuan, munduko 110 herri dira infektatuak eta baliteke oraino gehiago izaitea lerro hauek irakurriko dituzuelarik. Afrikan, Sahara hegoaldeko herriak ere hunkituak dira eta harritzekoa da, Europan berean, zoin zalutasunarekin hedatzen ari den koronabirusa. OMS edo Munduko Osagarri Erakundeak pandemia edo mundu zabalean hedatua den epidemia deklaratu du martxoaren 11n eta neurri gogorrak hartuak...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 12a

Bigarren auzia

Patrick Balkany eskuindar politikaria eta bere andrea epaituak izan dira Pariseko dei-auzitegian; diru negozio nahasi batzuengatik. Ez dira lehen auzian baino hobeki heldu. Bakoitxarentzat hiru urteren presondegia eta hamar urtez ez nihun hautetsia izaiten ahal. Patrick Balkany ez da berriz preso joanen, osagarri eskasez. Baditake andrea ere ez duten preso ezarriko....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016