Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 05a

Bernie Sanders hautagai izaiteko bidean

Ipar Amerikako Estatu Batuetan asegurantza pribatuak beharrezkoak dira osagarri fresak pagatzeko. Han ez da hemen ezagutzen dugun asegurantza sozialik eta Ameriketan jendakiak dituztenek ongi badakite asegurantza on baten ukaiteko aski sosik ez dutenek, nolako zailtasunak dituzten ongi artatuak izaiteko. Ameriketako osagarri sistema errotik aldatzea eta gutieneko geriza soziala denentzat proposatzen du Demokraten primarioetan aitzina ateratzeko xantzak dituen Bernie Sanders...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Espetxeetako transferentzia

Gernikako Estatutua osoki betetzeko falta diren 32 transferentzia eskualdatzeko egutegia finkatu dute Carolina Darias Lurralde Politikako ministroak eta Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak. Hitzartua izan denaren arabera, espetxeetako transferentzia urtea bukatu baino lehen geldituko da EAEren esku. Oraingo ustez, ekainean abiatuko dute prozesua eta abenduko alde bat burutua izan behar luke....

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Carlos Ghosn-ek Renault enpresa lan-auzitegian ezartzen

Renault-Nissan-Mitsubishi zuzendari ohiak 250.000€ko kalte-ordainak galdegiten ditu lan egin duen enpresari. Joan den ostiralean auzia iragan beharra zen eta apirilaren 17ra gibelatua izan da. Renault enpresak dio, Carlos Ghosn-ek ez duela kalte-ordain horren hunkitzeko eskubiderik, ez baita gehiago enpresako langile. Carlos Ghosn-ek dio erretretara joaiteko saria zor zaiola. Laetitia Ternisien, Ghosnen abokatuak auzia gibelatua izan dadin galdatu du, bere bezeroa atzerrian bizi...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Europa eta Vietnamen arteko akordioa egiteko ez denak ados

Berrikitan Estrasburgon deputatu gehiengo handi batek (401 boz alde, 192 kontra eta 40 abstentzio) bozkatu du bien artean merkataritza eta inbestizamendurako akordioa izan dadin. Bozka hau aitzin 70 mugimenduk galdegina zuten europar deputatuek akordio horren kontra bozka zezaten, horietan ezaguna den Stop TAFTA/CETA-k. Hauen erranetan irakurtzen ahal da: "2020an, herri batzuekin komertsio akordio batzuk berretsi ahal dira jendeen eskubideak errespetatzen ez dituztelarik?". Horrez...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Perpinyan Carles Puigdemont-en mitina onartua

Perpinyako prefeturak onartu du otsailaren 29an Katalandar independentistek antola dezaten beren mitina. Errana denez 100.000ko bat pertsona hurbilduko da. Herriko Etxea, suhiltzaile, prefeturako zerbitzuak, Errepublika Kontseiluko delegazioa eta Carles Pugdemont-en hurbilekoak biltzen dira elkarretaratze handi horren prestatzeko....

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Enpresak laguntzeak arazoak sortzen

Europar Batasunako Kontseiluaren presidente kargua txandaka egina da, urte hastapen huntan Kroaziak du lekua hartua. Presidengo kargu hori hartzen duenak, enpresa batzuri diru laguntzak ekartzen ahal ditu. Berrikitan emaitza horiek publikatuak izan dira eta arazoak sortu ditu, ihardukitzeak izan dira bereziki ONG elkarte batzuenganik. Kroaziak, INA petrolio konpainiarekin tratua egin du. Kroaziako eta Hungariako ezantza furnitzaile nagusia da. Europako Parlamentuak "Green...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016