Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 21a

John Lennon-en gitarra enkantean saldua

John Lennon Beatles taldeko sortzailea eta musikari ingelesari, 1980an eraila izan zena, 1960ko hamarkadan gitarra bat ebatsia izan zaion. Berrikitan, Beverly Hillsen-en (Kalifornia), enkate batean gitarra hori berriz agertu da eta saldua izan 2,41 milioi dolarretan (2,24 milioi euro). Orain arte Rock and roll-eko artista baten musika tresna saldua izan den garestienetarik bat da. John Lennon zenaren gitarra horren jabeak John McCaw izena du, amerikar musikaria da, ez zakien ebatsia...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 14a

Seaskako kolegioetako zuzendarien abisua

Lehen ministroak eta Hezkuntza ministroak maiatzaren 11tik goiti ikastetxeetara ikasleen "mailakako itzulera" abiatuko dela aitzinatu berri dute. Eta ikastetxeetara itzultzeaz mintzatzen gara eta ez lanaren berriz hartzeaz, zeren eta konfinamendu garaian lana ez da eten: irakasle eta ikasleak telelanean aritu baitira etengabean. Itzulera horretarako Gobernuak emandako "irtenbideen" artean hauxe atzeman daiteke: hesineurriak zaintzeko asmoz, gelak gehienez 15 ikasletara...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 14a

ARGENTINATIK... LEKUKOTASUNA

Duela mendeak Euskal Herritik euskadun anitz joan ziren Argentinarat, geroztik Euskal Argentina elkartea sortu da. Elkartearen helburua da han bizi direnek hemengo familiekin harremanetan jartzea, bai eta jakitea beren arbasoak nundik heldu ziren. Monika Legarto elkarteko presidenteak, joan den larrazkenean Eusko Argentinak egin duen bidaiatik lekukotasun batzuk eskuratu ditu. Herria astekariak agertuko dituenak, astez-aste.

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 14a

2070an basamortu gehiago

Berotze efektuko gasen isurketa segituz, basamortu gisako ingurumenean biziko dira 3,5 miliar jende 2070ean. Txinatar, amerikar eta europar ikerlari talde batek datu klimatikoak, arkeologikoak, demografikoak eta laborantzakoak bildu ditu jendartearen biziraupen baldintza idealak aztertzeko. Ateratzen duen ondorioa da, azken 6 mila urte hauetan, 10 eta 15 graduko banabesteko tenperatura duten guneetan bildu dela lurreko populakuntza, hazkuntza eta laborantza gehien gehiena, tenperatura...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 14a

Billy el Niño torturatzaile frankista hil da

Antonio Gonzalez Pacheco, "Billy el Niño" izengoitiarekin ezaguna zen frankismo denborako espainol polizia ohia zendu da, Madrilen, 73 urtetan, koronabirusaren ondorioz. Franco diktadorea hil eta segitu zuen polizian eta 1977an, torturatzaileentzat usaia zen bezala, poliziaren merituen medaila ukan zuen Martin Villa ministro frankistaren eskutik. Geroztik beste hiru aldiz saristatua izan zen eta horri esker bere zahar-arranda ederki emendatua izan zitzaion. Espainiako Gobernuko...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 14a

Geroko mundua

Bake Nobel sariduna da Muhammad Yunus, Bangladesheko ekonomialaria, eta bizi dugun krisi sanitarioaren biharamunean jendarte berri bat eraikitzeko parada eder bat dugula dio Le Monde egunkarian idatzi duen iritzi artikulu batean. Harentzat, altxatu behar den mundu berria soziala eta ekologista izan behar da, oraiko krisia baino katastrofe handiago bat saihestu nahi badugu. Makur ikaragarriak sortzen ditu Covid-19 izurriteak eta berehalako ihardespenak behar ditu, bainan funtsezko...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016