Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 28a

ARGENTINATIK... LEKUKOTASUNA: Irisarriko Aita Frantxua Lapitz osaba eta iloba

Misiolari Uruguain eta Argentinan Frantxua Esteban LAPITZ Arizkunen sortu zen 1832an. Ama Arizkundarra eta Aita Irisartarra zituen. Bost bat urte Arizkunen egon ondoren familia Irisarrirat itzuli zen bi haurrekin, plazan dagon Artica etxean (orain Apeztegia deitzen dena) hamar bat urte egon eta gero Elizalarrian beren bizia iragan. Beste bost haurride Irisarrin sortu ziren. Haurrik gazteenak bost bat urte zituela ama hil zitzaien. Lapitz, aspaldiko irisartar izena Frantxua...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 28a

Euskaraldia Ziburun

Euskaraldia sailari hats berri baten emaiteko gogoarekin, euskara gehiago sar dadien gure egun guzietako harat-hunatetan, bilkura bat eginen da Ziburun, Baltsan bilgunean, ortzegun huntan, maiatzak 28, arratsaldeko 6ak eta erdietan. Bilkura hori deneri idekia da, denek badugula nun zer egin euskararen alde....

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 28a

Eta nork ordainduko ditu laguntzak?

"Estatuen austeritate politikeri baldintzatuak izanen dira laguntza horiek" dio Adrien Quatrennens, La France Insoumise alderdiko deputatuak. Krisi hunen aitzineko zorra jasangaitza zen, jada, Estatu anitzentzat. Orain aldiz jasanezinezkoa izanen da eta zor horien zama arintzeko Europako Banku Zentrala da aterabidea ezkerreko deputatuarentzat: "Estatuen zorrak erosiz eta berehalako itzultzea behartzen ez duen epe luzerako zorran kokatuz". Bestalde, aberastasun handien gaineko...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 28a

Bi pisu bi neurri?

Patxi Ruiz euskal presoa presondegitik ospitalera eraman zuten joan den ortzegunean. Bazuen 10 egun gose eta egarri greba abiatua zuela eta "bizia galtzeko arriskuan zegoela" zion presondegiko medikuak. Murtziako ospitalean bi litro serum eman dizkiote eta presoak jakinarazi du egarri greba utzi duela. Biharamunean presondegirat bidali dute eta han gose greba beti segitzen du presondegian koronabirusaren krisiaz egiten ari diren kudeaketa salatzeko eta euskal presoak Euskal...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 28a

Ekonomia kenka larrian. Estatuek Europa deitzen

Etxeratze egoera gelditzea beharrezkoa zen ekonomiarentzat ere. Aktibitate ekonomiko gehienak gelditu izanak ondorio latzak ukan ditu: enpresa anitz hesteko arriskuan direla eta langabezia tatsa edo heina goratzen ari da Frantzian eta mundu guzian. Txinan bezala Estatu Batuetan milioika kondatzen dira lana galdu duten jendeak eta Europan ere arrisku bera da. Horregatik ekonomia salbatzeko urgentziazko plangintzak plantan ezartzen dituzte Europako Estatuek. Frantziak, bere aldetik,...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 28a

Azkenean kanpoan ibiltzen ahal gira

Konfinamendutik ateratzea beharrezkoa zen! Etxean bortxaz egoitea ez dugu manera berdinez bizi izan herri ttipietan edo hirietan, baratzekilako etxeetan edo apartamendu ttipietan. Bainan egia da, bi hilabeteren buruan, plazer handia izan dela kanporat joaitea kontrolik gabe, baimen paper famatu horien beharrik izan gabe. Bizitegien espaziotik ateratzea behar beharrezkoa zen, bi hilabeteko geldialdiak ondorio latzak ukan baititu toki anitzetan. Nahiz eta, lehen egunetan, lantokirat...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016