Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 11a

George Floyden erailketa

Estatu Batuetan, George Floyd, 46 urteko afro-amerikarraren erailketak ihardukitze anitz sortarazi ditu Ipar Ameriketako Estatu gehienetan bai eta ere munduan zehar. Polizia xuri batek George Floyd arrastatzerakoan bere belaunarekin tinkatu dio lepoa 9 minutuz azken hatsa eman arte. Ez da lehen aldia beltz bat hiltzen dela amerikar polizaren eskutik eta gehienetan inpunitate osoan gertatzen da. Bainan aldi huntan ihardukitze masiboak izan dira, hiri nagusi gehienetan, hainbestetaraino nun...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 04a

Aeronautikako garraio konpainiak keinka txarrean

Jadanik astekari huntan aipatua, ekonomia aldetik aeronautikak arazo handiak jasaiten dituela, afera ez da onera abian. British Airways, Ryanair eta Virgin Atlantic konpainiek adierazia dute kanporatzeak izanen direla, joan den astean britainiar EasyJet konpainiak 4.500 langile kanporatuko dituela abisua eman du, enpresa hortako langileen herena. Bide beretik, Air Canada konpainiak, langile kopuruaren erdia, 19.000, kanporatzen ditu. Erresuma Batuko British Airways-ek, 12.000 lan...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 04a

Europar Batzordeak ekonomiaren ekaitzari fronte egin nahian

Macron eta Merkel-en adierazpenen ondotik, Europar Batzordeko Ursula von der Leyen presidenteak ere adierazpenak egin ditu. Europar Batzordeak, 750 miliar euroko berreskuratzeko plan bat proposatzen du, estatu guzien arteko mailegu baten bidez. Lehen aldikoz litzateke Europar Batzordeak elkarrekilako zorretan jartzeko mailegu bat plantan jarri lukeena. Maiatzaren 27an, Ursula von der Leyenek Europako Parlamentuaren aitzinean azaldu du, 500 miliar euro diru-laguntza gisa...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 04a

Multinazional batzuk Estatuak auziperatzeko bidean

Jurista batzuk, adituak Estatuen eta multinazional inbestitzaileen arteko gatazkak kudeatzen, gogoetatzen ari dira pleinta nola ekartzen ahal duten. Covid-19 garaian hartuak izan diren neurri batzuri buruz, ekonomiaren gelditzea eragin dutela argumentatuz. Corporate Europe Observatory eta Transnational Institute, Gobernuz Kanpoko Erakundeak kezkatuak agertzen dira, osasun arazoengatik Estatuek geldialdia egin dutelakoz auzitegi aitzinetan izaitea eta damu-domaiak multinazional...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 04a

Alemania eta Frantziaren hitz ederrak?

Maiatzaren 19an, Macron eta Merkel agintariek 500 miliar euroko plan bat proposatu dute, finantzarako xehetasunik eman gabe. Jadanik aipatu bezala, izurritearen ondorioz herri anitz keinka txarrean dira, %5 eta %10aren arteko galtzea dute, Italia, Espainia eta Grezia litzateke gehienik hunkiak. Beste batzuk diote, egina izan den adierazpen hori, Frantzia eta Alemaniako gobernamenduek nahi izan dutela "komunikazio ekintza" bat egin. Beraien helburua izanez, erakustea kasu egiten...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 04a

Europar Batasunak Oinarrizko Errenta Unibertsala

Maiatzaren 15ean, Europar Batasunak, Oinarrizko Errenta Unibertsala baten plantan jartzea Europan bizi diren herritarrentzat bozkatu du. ICE (Initiative Citoyenne Européenne), europar batzordea da, "Unconditional Basic Income Europe" (Oinarrizko Errenta Europarra) deitzen den proposamena egin zuen, aurkeztua izan dena eta onartua. Beren erranetan: "errenta unibertsala bermatzeko, Europar Batasunak eta Estatu kideek babes sozialeko sistema eraginkorrak, iraunkorrak eta bidezkoak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016