Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 18a

Gaurdanik arto gutiago

Eric Andrieu europar deputatu sozialistak, Europako laborantzako batzordeko kide dena, joan den astean elkarrizketa baten bidez, deiadarra zabaltzen du. Europar Batasunak ez dituela behar diren neurriak hartzen beroketa klimatikoari buruz, laborantza alorrean ari diren sektore batzuk ondorio larriak jasanez. Gaurdanik eta 2050 urtera, artoaren errendimendua %1 eta %22ren artean beheitituko dela azaltzen du, bereziki Europako hegoaldeko lurraldeetan. Ohar berdina egina da ogiaren produkzioaren...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 18a

Sudanen lege aitzinamendua

Sudandar emazteentzat soleimendu bat izan da jakin dutelarik lege berri bat pasatu zela, nun neska ttipieri ernalkuntza aparatua moztea zigortua izanen den. Jakin behar da 10 nesketarik 9ek hori jasaiten dutela edo emazteen %90ek hori pairatu dutela. Praktika hori orain arte onartua bazen, oraindanik, hori erabiliko duteneri 3 urteko presondegi zigorra ezarria izanen zaie. Jadanik, erabilera hori, ONU erakundeak tortura bezala kontsideratzen zuen. Orain legea pasatua baldin bada ere, beharko da...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 18a

Iyad Al-Hallaq, palestinar autista israeldar polizak erailia

Iyad Al-Hallaq, 32 urteko mutiko autista da, 8 urteko putiko baten burua du, Jerusalemen maiatzaren 30ean israeldar armadak eraili du. Egunero, zeharkatzen zuen "Lehoien Atea" deitu gunea, Jerusalemeko parte zaharrean eskolan ibilki baitzen. Eskola hortan bere irudiko arazoak dituzten pertsonak dira ibilki. Baina larunbat goiz batez, han bertan hil da polizak tirokaturik, geroztik palestindar populua haserretua izanez, salaketa gogorrak egin dituzte. Benyamin Nétanyahou, Israeleko lehen...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 11a

Frantzian ere polizaren eskuetan hila

Polizaren eskuetan jendeak hiltzea ez da Ameriketan bakarrik gertatzen. Frantzian ere Adama Traoré izeneko beste beltz bat hil zen, 2016ko uztailaren 16an, Beaumont- sur-Oiseko jendarmerian, 24 urte betetzen zituen egunean. Geroztik, 4 urtez, gorputz ikerketa eta medikuen arteko eztabaidak luzatu dira jakiteko zerk hil zuen Adama Traoré. Jujeek manatu espertisen arabera ez da polizaren falta izan bainan familiak famatuak diren mediku berezitueri eginarazi dituen kontra ikerketen arabera,...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 11a

Arrazakeria estrukturala

George Floyden aldeko manifestaldi jendetsuak, Ipar Ameriketatik kanpo, munduan zehar ere zabaldu dira, Europako herri gehienetan batez ere. Beltzen kontrako polizien jokamolde bortitzaren salaketa Amerikanoen aliatuen aldetik etorri da, ohiz kanpoko moldean. Hala nola Alemania, Australia eta Bretania Handiko kargudunek, George Floyden erailketa barkaezina eta eskandalagarritzat hartu duen Boris Johnson lehen ministro britaniarrak. Simon Coveneyek, Irlandes ministroak, bere aldetik, arrazen...

Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 11a

George Floyden erailketa

Estatu Batuetan, George Floyd, 46 urteko afro-amerikarraren erailketak ihardukitze anitz sortarazi ditu Ipar Ameriketako Estatu gehienetan bai eta ere munduan zehar. Polizia xuri batek George Floyd arrastatzerakoan bere belaunarekin tinkatu dio lepoa 9 minutuz azken hatsa eman arte. Ez da lehen aldia beltz bat hiltzen dela amerikar polizaren eskutik eta gehienetan inpunitate osoan gertatzen da. Bainan aldi huntan ihardukitze masiboak izan dira, hiri nagusi gehienetan, hainbestetaraino nun...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016