Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 16a

Koronabirusa berriz abiatzer?

Zenbait herrik erabaki dute berriz hetsialdi neurriak ezartzea, horietan Portugal, Estatu Batua, Australia eta Txina. Aldi huntan ez dute herri osoa geldiarazi, baina bai hunkiak diren eremuak.

Neurri horiek herrialdeka desberdinak dira. Zenbait tokitan ostatuak berriz hetsi dituzte (Texas), beste batzuetan biltzeko jende kopurua 5era mugatu (Lisboa).

Alemanian, Gütersloh kantonamenduan, nun 360.000 pertsona bizi diren, hetsialdia uztail erditsu arte plantan jarri dute....

Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 16a

Palmondo oligo ondoek, desmasiak eragiten

CCFD-Terre Solidaire erakundeak deiadarra egiten du, Indonesian multinazional batzuk laborarieri lur eremuak kentzen dizkietelakoz. Aipatzen da laborarieri 6 milioi hektarea direla hartuak izan. Gehienek eremu ttipietan baratzeki eta fruituak ekoizten dituzte, eta abeltzaintzan ari direnak lur horien beharretan dira. Lur eremu horietan oihanak moztuak dira, ongarri kimikoak eta pestizidak ezarriak, lurraren eta jendartearen kalterako. Kenka txarrean geldituak izanez, laborari horiek...

Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 16a

Belgikar ez diren ikasleak ez ongi etorriak?

Europa osotik jin gazteek ikasketak Belgikan egiten dituzte; funtsean Euskal Herritik ere anitz ibili edo(ta) ibiltzen dira. Valonia- Brusela Federazioan, bost urtez goi-mailako ikasleen kopurua bikoiztu da. André Antoine deputatuak, goi mailako ikasketen arduradunak, gaia Parlamentura ekarri du argudiatuz dirua atzerritar ikasleentzat emana dela, bereziki frantses nazionalitatea dutenentzat, diploma eskuratu eta gero berriz beren herrira itzultzen direla. Azpimarratu du anitz ikasle...

Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 09a

Diru gutiago poliziarentzat

Izan lana atzemaiteko, hilabete sariak eskuratzeko edo bizitegi bat ukaiteko, beltzek xuriek baino arazo gehiago dute eta desberdintasunak handituz joan dira azken 50 urte hauetan. Horri lotua dena, koronabirusaren izurriteak biktima anitzez gehiago egin ditu beltzen artean.

Ez da harritzekoa beraz, George Floyd beltzaren erailketaren ondotik beltzen kontrako polizaren jokamolde bortitzak salatzeko mugimenduak hain azkar hedatu direla Ameriketako Estatu Batua guzian. Beste ondorio...

Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 09a

Israelek Zisjordania beretzat hartzen

Palestinarreri gelditzen zaien lurraldeak dira Zisjordania eta Gaza. Hor bizi dira 5 milioi palestinar: 2 milioi inguru metatuak Gazan, 365 kilometro karratuko lurralde hertsi batean, 5 mila jende baino gehiago kilometro karratuka, hori baita munduko populazio dentsitate handiena, eta 3 milioi jende Zisjordanian eta Jerusalemeko ekialdean.

Zisjordaniako lurraldeetan israeldarren okupazioa segitu eta garatu da azken hamarkadetan, 600.000 jende inguru etorri baitira nazioarteko legez...

Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 02a

Zubiaren burutik buru

Larunbat goizean bazen jende eta bazen mugimendu Donibane Lohizune eta Ziburu elgarri lotzen dituen zubiaren gainean. Zubiaren burutik buru, bi aldetan, eta bizpahiru lerrotan, sei ehun bat lagun bilduak euskal presoen sustenguz eta Bake-Bidea gogoan. Oroitaraziz euskal preso horietan badirela aspaldian kartzelan direnak eta untsalaz libratuak behar litazkeenak. Hala nola Jakes Esnal (30 urte preso dela), ahantzi gabe Frédéric Xixtor Haranburu eta Ion Kepa Parot. Han ziren guziek salatu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016