Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 09a
Izan lana atzemaiteko, hilabete sariak eskuratzeko edo bizitegi bat ukaiteko, beltzek xuriek baino arazo gehiago dute eta desberdintasunak handituz joan dira azken 50 urte hauetan. Horri lotua dena, koronabirusaren izurriteak biktima anitzez gehiago egin ditu beltzen artean.
Ez da harritzekoa beraz, George Floyd beltzaren erailketaren ondotik beltzen kontrako polizaren jokamolde bortitzak salatzeko mugimenduak hain azkar hedatu direla Ameriketako Estatu Batua guzian. Beste ondorio...
Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 09a
Palestinarreri gelditzen zaien lurraldeak dira Zisjordania eta Gaza. Hor bizi dira 5 milioi palestinar: 2 milioi inguru metatuak Gazan, 365 kilometro karratuko lurralde hertsi batean, 5 mila jende baino gehiago kilometro karratuka, hori baita munduko populazio dentsitate handiena, eta 3 milioi jende Zisjordanian eta Jerusalemeko ekialdean.
Zisjordaniako lurraldeetan israeldarren okupazioa segitu eta garatu da azken hamarkadetan, 600.000 jende inguru etorri baitira nazioarteko legez...
Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 02a
Larunbat goizean bazen jende eta bazen mugimendu Donibane Lohizune eta Ziburu elgarri lotzen dituen zubiaren gainean. Zubiaren burutik buru, bi aldetan, eta bizpahiru lerrotan, sei ehun bat lagun bilduak euskal presoen sustenguz eta Bake-Bidea gogoan. Oroitaraziz euskal preso horietan badirela aspaldian kartzelan direnak eta untsalaz libratuak behar litazkeenak. Hala nola Jakes Esnal (30 urte preso dela), ahantzi gabe Frédéric Xixtor Haranburu eta Ion Kepa Parot. Han ziren guziek salatu...
Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 02a
Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 02a
Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiak GAL erakundean izan zuen ardurari buruzko ikerketa batzordea sortzea galdegina zuten EH Bilduk, EAJk, Junts Per Catalunyak, CUPek eta BNGk. Baina Espainiako Kongresuko Mahaiak galde hori baztertu du, PSOEk, PPk eta Voxeko ordezkariek kontra bozkatu baitute.
...Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 02a
Horra Europako 27 herriek galdera hunen inguruan eramaiten duten gogoeta. Europako herrialdeen artean mugak ideki badira, ez da oraino baieztatua beste nazioarteko bidaien harat-hunatentzat. Kondutan hartuko duten neurria da herrialde bakoitzaren izurritearen egoera zertan den. CEPC (Centre européen de prévention et de contrôle des maladies) egiturak bere aholkua emanen du, kriterio berezi batzuen inguruan oinarrituz. 27 herrialdeetako anbasadoreek esperantza dute aste huntan akordio...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016