Han eta Hemen | 2024ko Martxoaren 21a

Ezpeletako Biper sindikatua bateratzeko gogoarekin

Ezpeletako%20Biper%20sindikatua%20bateratzeko%20gogoarekin

Ezpeletako Biper sindikatua joan den astean bi gertakariren inguruan bildu da. Afrikako delegazioa errezebitu du eta egun batzuk berantago Euskal Herriko biper ekoizle sindikatuen artean "RetPIM" izenarekin sortu sarea aurkeztu du.

Afrikako delegazioa Ezpeletako biper ekoizleekin

Kamerun, Ginea, Boli Kosta, Benin eta Senegaletik etorri delegazioa, Ezpeletako Biper sindikatuarekin bildu da. Beren produktuen Adierazpen Geografikoa (GI) hobeki garatzeko eta komunikazioa indartzen hobetzeko etorriak ziren.

Astebeteko egonaldian, Ezpeletako AOP piper sindikatuko Panpi Olaizola presidenteak, Maialen Sarraude animatzaileak eta Pauline Champon teknikariak Afrikako delegazioa gidatu dute. Adostu da larrazkenean 25 herriren artean formazio bat plantan jartzea.

Benineko ekoizleak zenbait ekoizpen mota erregistratzeko fasean dira, anana ez da oraindik bere etiketapean saltzen, bere IG erregistratua egon arte. Boli Kostako gerripeko jantzia ekoizteko Afrikako artisau produktu bakarra da IG apelazioa duena, 6.000 ehule dira, bost sailetan banatuak. Identifikatutako beste GI bat, Penja piper zuria da. Eskualde berean lau piper mota ekoizten dira, zuria, beltza, gorria eta berdea, fabrikatzeko prozesuaren arabera kolorea aldatzen da. Kooperatiba sortua dute. Ezpeletako piperraren sindikatuaren gobernantza sistemaz, egituraketaz, barne kontrolaz eta haien komunikazio sistemaz ikasi dute.

Euskal Herriko biper ekoizleak bateratu

RetPIM izeneko sare berriaren baitan, hemendik goiti, Ezpeletako, Lodosako (Nafarroa) eta Gernikako (Bizkaia) biper sindikatuak bateratu dira. Martxoaren 12an, Ezpeletan hiru biper sindikatuek aurkeztu dute elkarrekin lantzeko sare berria. Lan ildoak finkatu dituzte: eragin ekonomikoa, teknika eta produktuaren lanketaren trazabilitatea dira landuak izanen. Panpi Olaizola Ezpeletako biper sindikatuko presidenteak zioen, Iparraldeko Biper Eztia eta Gipuzkoako Ibarrako Biperra ere sarean sartzeko xedetan direla.

Ezpeletako biper sindikatuaren lokalean egin den abiatze agerraldian, ordezkariek baliabideak partekatu eta indarrak batzearen beharra azpimarratu dute, bakoitzak bere aldetik erronka eta arazo beretan lan egin beharrean. Panpi Olaizolak erran dauku bateratzeak ahalbidetuko duela eritasunen kontra babestea, bai eta ere biper merkatuan diren tranpak geldiaraztea.

Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdeak bere gain hartu du ekimen hunen aurrekontuaren erdia finantzatzeko ardura. Leyre Azcona, Euroeskualdeko erakundeko arduradunak, denboran irauteaz gain, lankidetza berriak baliabide eta praktika batzuk elkarbanatzea ekarriko duela espero du. Proiektua formalizatu duen prentsaurrekoaren ondotik, tokiko biperraren ekoizleek lehen atelierra hasi dute, beren esperientziak eta ikuspuntuak partekatuz, desberdinak zein amankomunak.

Biper ekoizleak baikor agertzen badira, merkatuak atxikitzen duelako, arrangura handiagoak dituzte langileen ukaiteko eta hauentzat egoitzak atzemaiteko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/03/21

Ipar Euskal Herriko Aberri Eguna

Ipar%20Euskal%20Herriko%20Aberri%20Eguna

Bagira prozesuak gomitaturik, Uztaritzeko pilota plazara hurbildu gira antolatua zen prentsaurrekora.

Bagira prozesuaren helburu orokorra, Ipar Euskal Herriko abertzaletasunari mugimendu izaera berriz ematea da, berrituz, berrindartuz eta beste 60 urte gehiago proiektatzeko oinarriak eskaintzea erronka garaikideak gaindituz. Herriaren burujabetza bidean, jarduera eta ikuspegi aniztasunarekin, sektore desberdinetan lanean ari diren eta aldaketa sozial zein politikoak bultzatzeko bokazioa duten ezkertiar, aurrerazale edota herrikoi esparru zabalez eta jendez osatua da.

Aberri Eguna... aldaketa eguna!

Iaz, Itsasun Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen 60. urteurrena ospatu zen, aurten aldiz, Aberri Eguna Uztaritzen iraganen da, martxoaren 31n. Bagira prozesuak Aberri Eguna "Euskal Udaberri" kontestuan kokatzen duenez, kontuan izanez Europar hauteskundeen giroa eta eskuin muturraren gorakada, Euskal Herriaren...

Irakurri segida

3730. zbk

Gure Hitza | 2024/03/21

Ezinbesteko baldintza

Menane Oxandabaratz

Frantziako parlamentariek, martxoaren 4an, abortatzea onartzen duen lege konstituzionala 780 botorekin onartu dute, 72k kontra bozkatzen zutela. Lege berri horrek emazteari posibilitatea emaiten dio bere hautuz haurdunaldiaren gelditzea ala ez. Lehen aldia da munduan zehar estatu batek abortatzeko eskubidea konstituzioan markatu duela.

Nazioarteko mugimendu feministek, sindikatu eta alderdi politiko batzuk gertakaria historikotzat jo dute. Lege horrek emaztearen bizipen pertsonala aldatuko du, berak sentitzen duena egiteko bidea idekiko zaio.

Legeztatze onartzearen aipamena egin delarik, entzun da emazteek askatasuna lortu zutela. Askatasuna? Hitz horrek interpelatu nau. Ez ote da emazte eta gizonen arteko parekotasunerako bidea? Herritarren berdintasuna, balio konstituzionalean den printzipioa da. Herritarren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016