Herriz Herri - Senpere (L) | 2024ko Martxoaren 21a

Mendiko lasterketak - Txotxongilo dantza - Bixkotx Salmenta - Emazteak errugbian - Korrika pasaldia - Jendarmeriaren lehen oinarria

Mendiko%20lasterketak%20-%20Txotxongilo%20dantza%20-%20Bixkotx%20Salmenta%20-%20Emazteak%20errugbian%20-%20Korrika%20pasaldia%20-%20Jendarmeriaren%20lehen%20oinarria

Mendiko lasterketak

Nola asteburu euritsua iragarria baitzen, uste baino eguraldi hobea ukan du Spuc Lasterkak antolatu dituen lasterketen momentuan. Halere kirolariek haize ufada bortitzen kontra egin behar ukan dute. Orotarat 2.200 lasterkarik parte hartu dute lasterketa desberdinetan, ahantzi gabe haurren lasterkaldia, baita oinezkoen ateraldi jendetsua. Azpimarra ditazke zonbait emaitza esanguratsuak, hauetan Maxime Castillon Bidarteko pilotari ohiak, baita jazko irabazleak bere errekorra hobetu baitu, 82 km-an. Maeva Danois landestarrak aldiz 10 km-an, emazteen marka hautsi du (51:50). Maratoia ongi borrokatuan Unai Mendizabal Azpeitikoak bere nagusitasuna erakutsi du. Damien San Martin Hendaiakoak aldiz igande goizeko Senpereko Trail 21 km eskuratu du. Ibarrungo plazara jendetza hurbildu da, antolatzaileen atseginerako.

Txotxongilo dantza Larrekon

Igandean, martxoaren 24an (17:00), Euskal Elkargoak antolaturik, poesia handiko ikuskizuna aurkeztua da Larreko kulturgunean. Iduri luke "La Langue des Cygnes" ikusgarria haurrentzat egina dela, bainan helduek ere gozatzeko parada ederra daukate. Laurie Cannac txotxongilo jokolariak eta Andy Scott Ngoua dantzariak zuzeneko musikaren bidez, Andersenen ipuina dantza moduan aurkezten dute, elkorren eta entzuleen arteko mugetan ibiliz. Oren baten iraupena, prezio betea 10€, murriztua 6€, 12 urtepetik 4€.

Bixkotx Salmenta igandean

Gure elizako apirikuaren gerizan, San Josepe eta Arretxeko burasoen elkarteak (APEL) pastiza salketa antolatzen du (9:30-12:00). Irabaziak joanen dira hezkuntza proiektuen eramaiteko, baita ikasleen beharrei erantzuteko.

Ber denboran (10:30) Erramun meza izanen da, hunek adierazten du ondoko igandean Pazko ospatuko dugula. Bertzekoan Aste Sainduko elizkizunen berri.

Emazteak errugbian

Larunbat egun guzian, iraganen da emazteen arteko errugbiko torneoa, kirol zelaian. Garai bateko kirol mundua aldatzen ari baita, zorionez kirol gehienak emazteeri idekitzen ari dira.

Korrikaren pasaldia

Martxoaren 14an, ziztu bizian zeharkatu du Senpereko karrika, arratseko 9ak aitzintxe, beranta eskuratzea ote zen arrazoia edo korrikalarien gaztetasuna? Dena den, harrigarria eta hunkigarria izan da, sekulako jendetza giro alai batean kantuz eta irriz, denak lorietan, eskoletako anitz haur beren burasoekin gurutzatu ditugu. Herriko azken korrikalariek, Kattalin Elizalde kolegioan ospatu dute ekitaldia, pintxo-pote baten inguruan. Bigarren pasatzea iraganen da martxoaren 24an, goizeko 6ak aldean, Saratik jinik Ahetze-Arbona alde.

Jendarmeriaren lehen oinarria

Eraikitze obrak jadanik hasiak dira, haatik lehen harriaren pausatze ofiziala gauzatu da joan den ostiralean Ibarrun auzoan. "Office 64 de l'Habitat" egiturak bere gain hartzen ditu 6.473.231 euroko eraikitze lanak, hauetan 19 bizitegi baita jendarmeria batek dituen bulego eta gela bereziak. Sara, Azkaine, Ahetze eta Senperen gaindi ibiliko dira beren lanaren betetzen. Parte-hartzaileetan, jendarme andana, hautetsi asko, inguruetako auzapez eta bistan dena kargudun zonbait. Hauetan hitza hartu dutenak, Bernard Elhorga jaun mera, Claude Olive Office 64-ko lehendakaria, Julien Charles prefeta, Vincent Bru deputatua eta Samuel Dubuis jenerala. Hemendik 18 hilabete barne espero da estreinaldia.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3730. zbk

Gure Hitza | 2024/03/21

Ezinbesteko baldintza

Menane Oxandabaratz

Frantziako parlamentariek, martxoaren 4an, abortatzea onartzen duen lege konstituzionala 780 botorekin onartu dute, 72k kontra bozkatzen zutela. Lege berri horrek emazteari posibilitatea emaiten dio bere hautuz haurdunaldiaren gelditzea ala ez. Lehen aldia da munduan zehar estatu batek abortatzeko eskubidea konstituzioan markatu duela.

Nazioarteko mugimendu feministek, sindikatu eta alderdi politiko batzuk gertakaria historikotzat jo dute. Lege horrek emaztearen bizipen pertsonala aldatuko du, berak sentitzen duena egiteko bidea idekiko zaio.

Legeztatze onartzearen aipamena egin delarik, entzun da emazteek askatasuna lortu zutela. Askatasuna? Hitz horrek interpelatu nau. Ez ote da emazte eta gizonen arteko parekotasunerako bidea? Herritarren berdintasuna, balio konstituzionalean den printzipioa da. Herritarren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016