Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024ko Martxoaren 21a

Heriotze - Korrika - Aste Saindua - Lan eskaintza

Heriotze%20-%20Korrika%20-%20Aste%20Saindua%20-%20Lan%20eskaintza

Heriotze

Azken egun hauetan jakin da Marthe eta Joseph Etchebarne anai-arrebak zonbait egun barne zendu zirela. Aldude Haritz aldean sortuak, Erramun harginaren eta Añaren seme eta alabak ziren, orotarat bost haurride ziren.

Marthek, bere senar bilakatuko zena Tolosan ezagutu zuen eta ezkondu eta gero, Libanora joan ziren. Han bizi izan ziren eta hiru alaba hazi zituzten.

Josephek bere lan denbora Parisen iragan zuen. Ofizioz kantaria zen. Garazirat, hain zuzen Ahatsara erretiratu zen. Duela zonbait urte, osagarriz mendratua, Pariserat berriz joan zen bere bi alaben ondora. Joan den urte bukaeran emaztea galdu zuen. Erran ditaike boz arraro bezain miresgarria isildu dela. Doluminak Etchebarne familiari.

Korrika

Duela zonbait urte, Korrika Urepeletik abiatzea gozatu baginuen, aurten Baigorrin ginuen hitzordu hurbilena. Ibarreko elkarte desberdinek parte hartu dute hala nola 3 Herriko Etxeek, AIBA-k, Baleako Haziak, Gaintiar Gazteek, Aldudarrak, Lehengo Gazteek eta Euskal Xerriak. Aitzineko astean, 3 herrietako eskolako haurrek, Urepelen Korrika ttipi egin zuten.

Aste Saindua

Artzain ona parropiako Aste Sainduko elizkizun guziak, Erramu bezperatik haste, arratsaldeko 7etan iraganen dira. Beraz, ebiakoitzean Erramuko meza Alduden, ostegun sainduko meza Bankan, ostiral sainduko elizkizuna Irulegin, ebiakoitz sainduz, Pazko bezperan, meza Alduden eta igandean, Pazko egunean mezaBankan (9:00) eta Baigorrin (10:30).

Lan eskaintza

Urepeleko herriak animatzaile bat bilatzen du Amerikanoinea interpretazio zentroarendako. Lau gaien inguruan den gunea da: Kintoa, artzaintza, euskara eta bertsolaritza. Animatzailearen egin beharra: bisita gidatuak segurtatu eta jendeak herrian gidatu. Euskara eta frantsesa jakitea beharrezkoa da. Hiru hilabeteko kontratua da, ekainetik agorrilera denbora osoz. Zure hautagaitza apirilaren 5a aitzin igor helbide huntara: herriko.etxea@urepele.eus.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3730. zbk

Gure Hitza | 2024/03/21

Ezinbesteko baldintza

Menane Oxandabaratz

Frantziako parlamentariek, martxoaren 4an, abortatzea onartzen duen lege konstituzionala 780 botorekin onartu dute, 72k kontra bozkatzen zutela. Lege berri horrek emazteari posibilitatea emaiten dio bere hautuz haurdunaldiaren gelditzea ala ez. Lehen aldia da munduan zehar estatu batek abortatzeko eskubidea konstituzioan markatu duela.

Nazioarteko mugimendu feministek, sindikatu eta alderdi politiko batzuk gertakaria historikotzat jo dute. Lege horrek emaztearen bizipen pertsonala aldatuko du, berak sentitzen duena egiteko bidea idekiko zaio.

Legeztatze onartzearen aipamena egin delarik, entzun da emazteek askatasuna lortu zutela. Askatasuna? Hitz horrek interpelatu nau. Ez ote da emazte eta gizonen arteko parekotasunerako bidea? Herritarren berdintasuna, balio konstituzionalean den printzipioa da. Herritarren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016