Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 21a

Hiru eskumen Euskadira eskualdatuak

M.V.

Orain arte Espainiako Gobernuaren esku egon diren hiru eskumen Euskadira eskualdatzeko hitzarmena aipatu genuen aitzineko astean. Estatua-Euskadi Transferentzien Batzorde Mistoaren oniritzia baizik ez zen falta eskualdaketa gauzatzeko. Erakunde honek bere argi berdea eman du martxoaren 11n egin duen osoko bilkuran.

Eskualdatze honen ondorioz EAEren esku geldituko diren hiru eskumenak ondokoak dira: aldiriko trenen zerbitzua, atzerriko unibertsitate diplomen eta ikasketen homologazioaren eta baliokidetasunaren kudeaketa, eta migratzaileen harrera eta babesaz arduratzea.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du Gernikako estatuaren barne diren transferentzia anitz oraino obratu gabe daudela.

Batzorde Mistoaren adostasunetik landa, Gobernu Kontseiluak dagozkion dekretuak onartzea izanen da ondoko urratsa. Halaber, Espainiako Gobernuak errege dekretuak onartu beharko ditu Ministroen Kontseiluan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2024/03/21

Aita Mari Euskal Herrirako bidean

M.V.

Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontzia Italiako Siracusa portutik abiatu da, martxoaren 12an,

hamabigarren misioa bururaturik eta Mediterraneo erdialdean 43 pertsona salbatu ondoan.

Usaian, misio bat bukatzen duelarik, Aita Mari Valentzia aldeko Vinarosko edo Burrianako portura itzultzen da, baina aldi honetan Euskal Herrira itzuliko da, bi hilabete Bilbo eta Pasaia artean pasatzeko.

Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH), gobernuz kanpoko erakundearen arabera, itsasontziari doikuntza eta eguneraketa batzuen egitea izanen da geldialdiaren helburua. Halaber, jadanik martxan den "crowdfunding" kanpaina zabalik izanen da Bilboko portura heldu arte.

2020tik Aita Mari Euskal Herrira itzultzen den lehen aldia izanen da eta erakundeko kideek bisita baliatu nahi dute proiektuaren xehetasunak jendarteari azaltzeko.

Itsasontziak Bilbon pasatuko du lehen hilabetea, Itsasmuseum itsas museoaren ondoan. Handik Pasai San Pedrora mugituko da eta han bertze hilabete...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/03/21

Angel Berrueta gogoan

M.V.

Martxoaren 13an hogei urte bete dira Angel Berrueta, 61 urteko okina, Iruñean bere okindegian hil zutenetik. Bi egun lehenago gertatu zen Al-Qaedak Madrilgo Atocha geltokian egin atentatua, 193 hil eta 1.800 zauritu utzi zituena. Baina Espainiako Gobernuak eta PPk ETAren gain ezarri nahi ukan zuten ekintza hura. Horregatik, Pilar Rubiok ETA atentatuaren egile gisa erakusten zuen afixa bat ezarri nahi izan zuen Berruetaren okindegian, baina honek ez zion onartu. Okinaren errefusa ezin jasanez, Rubio bere senarrarekin eta semearekin itzuli zen okindegira, Angel tiroz eta ganibet ukaldika hil zuten.

Urtemuga hau gogora ekartzeko egin den ekitaldian, Iruñeko Udaleko gobernu batzordeak salatu du hogei urteren ondotik Berruetak ez duela oraino ukan "indarkeriaren biktima guziek izan beharreko egia, justizia eta erreparazioa". Horregatik, Nafarroako Gobernuari galdegin dio Angel Berrueta eta haren familia motibazio politikoko biktima gisa aitortzeko.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/03/21

Errobiren kontzertua Bilboko Euskalduna jauregian

M.V.

Errobiren%20kontzertua%20Bilboko%20Euskalduna%20jauregian

Euskarazko rockaren aitzindari izan zen Errobi taldea duela 50 urte sortu zuten Andde Duhaldek eta Mixel Ducauk. Taldea 1985ean desegin zen eta kide bakoitzak bere bidea segitu zuen.

Baina mende erdiak ospatua izatea merezi duela eta, Errobik kontzertu bat emanen du maiatzaren 4an, Bilboko Euskalduna jauregian, ilunabarreko 7tan. Taldearen sortzaileez gain, taula gainean izanen dira Txomin Duhalde baterian, Iñigo Telletxea baxuan eta Rémi Gachis gitarran.

Sarrerak jadanik salgai daude www.euskalduna.eus webgunean.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/03/21

CAF Herbehereetan

M.V.

Beasaingo CAF tren ekoizleak aldiriko hamar tren eginen ditu Herbehereetako Qbuzz garraio publikoko operadorearentzat. Enpresa horrek Utrecht eta Rotterdam hirien arteko eremuan ematen ditu garraio publiko zerbitzuak.

CAFek eginen dituen trenek orenean 160 kilometroko abiaduran ibiltzeko gaitasuna ukanen dute. Tren bakoitzak hiru bagoi ukanen ditu, kasik 60 metro luze izanen da, 350 bidaiari garraiatu ahalko ditu. Tren berriek mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak diren eremuak eta bizikletak garraiatzeko guneak ukanen dituzte, ETCS Europako trenbide kontrolerako seinaleztapen sistema erabiliko dute.

Ez da lehen aldia CAFek Herbehereetako trenak ekoizten dituela. 2022an, 60 tren egiteko kontratua erdietsi zuen han.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/03/21

Txotx denboraldiaren alderdi itogarria

M.V.

Urtarril erditsutan hasi eta apiril hondarreraino luzatzen da txotx garaia, jendea trumilka joaten da Hernani eta Astigarragako sagardotegietara, bereziki asteburuetan. Bisitari olde horiek sagarno ekoizleentzat ondorio ekonomiko ukaezinak badituzte ere, herritarrak eta udalak egoeraz akitzen hasiak dira.

Besta egitera heldu direnen presentzia masiboari buru egiteko, bi herrietako agintariek Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari galdegin diete erakunde arteko mahai bat osa dezaten, martxan ezar daitezkeen ekimenak aztertzeko.

Azken urteetan sagardotegien arrakasta handiak sortzen dituen gisa orotako trabak azaldu ditu Xabier Lertxundi Hernaniko auzapezak. Bertzeak bertze, garbitasunean, segurtasunean eta garraioan diru zama handiak gehitu behar izaten dizkiote ohiko aurrekontuari.

Herrientzat gastu gehiago eragiteaz gain, bi herrietako biztanle franko beren bizitokian arrotz edo kanporatuak, sagardozaleen artean itoak, sentitzen dira larunbat...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/03/21

Nafarroako laborariek isunak ukan dituzte

M.V.

Nafarroako laborariek Iruñeko Udaltzaingoaren isunak ukan dituzte iragan asteko protesten karietara traktoreak gune debekatuetan aparkatu zituztelakoan.

Horregatik, martxoaren 14an Foru Parlamentuaren aitzinean elkarretaratzea egin ondoan, Iruñeko udaletxe plazara joan dira, Udal gobernu taldeko hautetsi batekin zigor horiez mintzatu nahiz.

Laborariek bildu dituzten isunak aztertzeko, Herritarren Segurtasunerako zinegotziarekin bilkura egiteko xedea zuten, baina azkenean Joseba Asiron auzapezarekin biltzea galdegin dute.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/03/21

Droga trafikoa

M.V.

Ertzaintzak marihuana landatzen eta harekin trafikatzen zuen talde kriminal bat desegin du Amurrion, eta hiru gizon arrastatu ditu Araban eta Bizkaian. Azaroan abiatu zuten ikerketa eta martxoaren 11n egin zituzten atxiloketak.

Akusatuek Amurrioko industria-eraikin batean zuten ekoizpenaren zatirik handiena. Han, bi eremutan, bortz berotegi zituzten. Horietan, orotara 644 marihuana ondo eta landareak hazteko eta ekoizpena handitzeko materialaaurkitu dituzte ertzainek.

Taldea muntadura berriak prestatzen ari zen eta hauekin 11.000 landare segurik ekoizteko gaitasuna izanen omen zuten gaizkileek.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/03/21

Arabako bertsolari txapelketa

M.V.

Arabako bertsolari txapelketa joan den larunbatean jokatu da Gasteizko Printzipal antzokian. Sei bertsolari lehiatu dira finalean: Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi. Aroa Arrizubieta atera da garaile.

...

Irakurri segida

3730. zbk

Gure Hitza | 2024/03/21

Ezinbesteko baldintza

Menane Oxandabaratz

Frantziako parlamentariek, martxoaren 4an, abortatzea onartzen duen lege konstituzionala 780 botorekin onartu dute, 72k kontra bozkatzen zutela. Lege berri horrek emazteari posibilitatea emaiten dio bere hautuz haurdunaldiaren gelditzea ala ez. Lehen aldia da munduan zehar estatu batek abortatzeko eskubidea konstituzioan markatu duela.

Nazioarteko mugimendu feministek, sindikatu eta alderdi politiko batzuk gertakaria historikotzat jo dute. Lege horrek emaztearen bizipen pertsonala aldatuko du, berak sentitzen duena egiteko bidea idekiko zaio.

Legeztatze onartzearen aipamena egin delarik, entzun da emazteek askatasuna lortu zutela. Askatasuna? Hitz horrek interpelatu nau. Ez ote da emazte eta gizonen arteko parekotasunerako bidea? Herritarren berdintasuna, balio konstituzionalean den printzipioa da. Herritarren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016