Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024ko Martxoaren 21a
Talentu izigarria
Martxoaren 23an larunbatarekin (10:00), gazteen herriko kontseiluaren eskutik "Hiriburuk talentu izigarria du" gertakaria, La Perle gelan iraganen da. 6 eta 13 urte arteko gazteek dute parte hartuko, denei idekia eta kitorik! Diziplina desberdinetako talentu gazteak izanen dira: kantariak, dantzariak, antzerkilariak, kirolariak... Sariak jokoan izanen dira. Ondotik, Ametza ikastola, Saint Pierre eta Basté Quiéta eskolek antolatu jan edariak izanen dira.











