Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024ko Martxoaren 21a

Korrika - Eraikuntza baimen baten inguruko tentsioa - "Amikuze etorkinekin" biltzar nagusia

Korrika%20-%20Eraikuntza%20baimen%20baten%20inguruko%20tentsioa%20-%20Amikuze%20etorkinekin%20biltzar%20nagusia

Korrika Amikuzen joan den ostiralean

Gaua izanik ere, Korrikak Amikuzen arrakasta handia ukan du. Joan den ostiralean, goizeko 2:30etarik, 5:30ak arte Amikuze zeharkatu du, Mehainetik Arüera, Donapaleun gaindi pasatuz. Hogeita sei elkarte, Herriko Etxe eta eskolek parte hartu dute, "Amikuzen ere euskararen alde" oihukatuz, giro onean. EHZak bere kilometroa Amikuzen egin nahi ukan du, lurralde hunekin duen lotura berria azpimarratzeko.

Ondotik, Zabalikek eta Gau Eskolak antolaturik, 100 bat korrikalari merkatu estalian bildu dira baratxuri saldaren jateko. Azkenak goizeko 7tan joan dira, merkatariak ostiraleko merkatuaren preparatzen hasten zirelarik.

Eraikuntza baimen baten inguruko tentsioa Donapaleun

Sud-Ouest egunkariak dionaz, duela bi aste, martxoaren 7an, Donapaleuko herriko kontseilua bildua zelarik, François-Xavier Barbaste, lur-jabea, sartu da herriko gelan auzapezarekin dituen desadostasunak salatzeko. Lur antolaketa baimen baten errefusa erreportxu egiten dio. Mahain gainetik jauzi egin eta, auzapezari azalpenak galdatu dizkio. Massondo jaunak bilkura ezeztatzea eta gibelatzea deliberatu du. Barbasten kontra pleinta pausatu du, azken lau urte hauetan jasaiten dituen jazarpenen eta laido publikoengatik.

Afera horren gibelean zer da jokoan? Sud-Ouestek dionaz François-Xavier Barbastek lur antolaketa baimen bat lortu zuen duela zenbait denbora 80 bizitegi eta 15 etxe egiteko 2 hektareatan. Eraikuntza horiek eginak dira eta horien bidez 250 biztanle berri alokatuak dira Donapaleun. Hori ez aski, ondoko lur zati batean bigarren baimena galdatu du. Auzapezak dionaz, bigarren baimena errefusatua izan zaio Euskal Elkargoak hirigintza mailan dituen kriterioen arabera. Errefusa hau da gatazka hauen sorburua. Afera auzitegietan da eta hor trenkatua izan behar luke.

"Amikuze etorkinekin" elkartearen biltzar nagusia

Elkarteak bere urteko biltzar nagusia, martxoaren 9an egin du, Donapaleuko Herriko Etxean. Berrogei bat pertsona hurbildu dira eta hauetan Marie-Jeanne Curutchet, Donapaleuko lehen axuanta. Elkarte hau 2017an sortu da migratzaileen laguntzeko. Iparraldeko beste hamar elkarte bezala, Etorkinekin-Diakite federakuntzan parte hartzen du.

Monique Darrigade, Xemark Arotçaren eta Frantxua Fleuryk 2023ko urteko harat hunaten berri eman dute, elkarteak laguntza ekarri du Venezuelatik etorri familia bati. Ama bere bi haurrekin, Donapaleuko herriak utzi bizitegi batean urte hondar arte aloituak izan dira. Beti 2023an, familia batek CAFekin zituen nekeziak, laguntzak eskuratzeko, elkartearen laguntzarekin konponduak izan dira.Eskukaldi baliosak ekarri ditu ere estatusa egokiak eskuratzeko. Bestalde, boluntarioek hamabost migratzaile gazteri emaiten dizkieten frantses kurtsoak azpimarratzekoak dira.

Migratzaileek bizitzen dituzten nekeziak ere aipatuak izan dira. Lege aldetik, Frantziak berrikitan bozkatu duen lege berriak migratzaileen bizitza zailtzen du. Europa mailan hartuak izanen diren neurriek ere harrera baldintzak gogortuko dituzte. Hori argiki errana izan da Donapaleuko Herriko Etxean, martxoaren 1ean iragan den bilkura publikoan Europako bi deputatu eta ikertzaile baten parte hartzearekin. Migratzaileen ibilbidea gero eta arriskutsuagoa bihurtzen ari dela erran dute.

2024 urteari begira, Amikuze Etorkinekin elkarteak migratzaileen aloitzeko bizitegiak xerkatzen ditu. Sentsu hortan, Herriko Etxeeri gutun bat helarazia izan da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3730. zbk

Gure Hitza | 2024/03/21

Ezinbesteko baldintza

Menane Oxandabaratz

Frantziako parlamentariek, martxoaren 4an, abortatzea onartzen duen lege konstituzionala 780 botorekin onartu dute, 72k kontra bozkatzen zutela. Lege berri horrek emazteari posibilitatea emaiten dio bere hautuz haurdunaldiaren gelditzea ala ez. Lehen aldia da munduan zehar estatu batek abortatzeko eskubidea konstituzioan markatu duela.

Nazioarteko mugimendu feministek, sindikatu eta alderdi politiko batzuk gertakaria historikotzat jo dute. Lege horrek emaztearen bizipen pertsonala aldatuko du, berak sentitzen duena egiteko bidea idekiko zaio.

Legeztatze onartzearen aipamena egin delarik, entzun da emazteek askatasuna lortu zutela. Askatasuna? Hitz horrek interpelatu nau. Ez ote da emazte eta gizonen arteko parekotasunerako bidea? Herritarren berdintasuna, balio konstituzionalean den printzipioa da. Herritarren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016