Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024ko Martxoaren 21a
Mintzaldia - Bertsu afaria
Mintzaldia
Ezpeletenian martxoaren 27an (19:30), Baipeletenia irakurleen klubak antolaturik, Pauline Guellek egin duen tesia azalduko du eta ondotik solasaldiak jarraituko du. Landu zuen gaia: "Torturaren inpunitatea Espainiako kontsolidazio demokratikoan: Euskal Herriko kasua".
Bertsu afaria
Beti Ezpeletenian martxoaren 29an bertsu trama musikala antolatua da (20:30). Gaualdian parte hartuko dute: Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Julio Soto bertsulariek,
Aner Peritz "Euzkitze" pianoan, Xalbat Altzugarai gai-emaile. Lekua atxiki behar da 06-37-13-17 47 deituz.











