Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Martxoaren 21a
Ingurumena - Ahalmen urritasunaren astea - Transmisioa dokumentala - Ahots Hariak
Ingurumena
Martxoaren 23an larunbatarekin (9:30-11:30), Herriko Etxeak eta CPIE euskal itsasbazterrak kostaldeko udaberriko garbiketan parte hartzeko gomita zabaltzen dute. 2023an, 320kg hondakin bilduak izan ziren. Beharrezkoa da izena ematea: abbadia.cpie.accueil@hendaye.com edo 05-59-74-16-18.
Ahalmen urritasunaren astea
Martxoaren 25etik 31ra, herrian ahalmen urritasunaren astea iraganen da. Horren kari, gertakari ugari antolatuak izanen dira, besteak beste gaualdiak, tailerrak, jokoak, ikusgarriak... Egitarau osoa www.hendaia.eus webgunean atzeman daiteke.
Dokumentalak
"Transmisioa": Martxoaren 27an asteazkenarekin (18:30), Olentzeroren Lagunak elkartearen eskutik, dokumentala Gaztelu Aretoan ikusgarri izanen da. Argentinako euskal diaspora izanen da gaia, denei idekia da eta kitorik! Proiekzioaren ondotik debatea izanen da.
"Ahots Hariak": Martxoaren 28an ostegunarekin (18:30), Colette Larrabururen aurkezpenaren ondotik, dokumentala ikusgarri izanen da, Gaztelu Aretoan. Eusko Ikaskuntzarekin elkar lanean den proiektua da. Inge Arin da filmaren egilea, frankismo garaian Ipar Euskal Herriko kantarien esperientzia kondatzen du. Proiekzioaren ondotik, filmeko taldearekin hitz trukaketa izanen da.











