Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Martxoaren 21a

Korrika - Pilota - Mus

Korrika%20-%20Pilota%20-%20Mus

Korrika

Euskararen aldeko lasterkaldiak arorik ederrena gozatu ahal izan du Baigorriren zeharkatzeko, joan den ortzirale eguerditan. Iguzkitsu eta ezti. Gure hizkuntzari atxikimendua ehunka jendek aldi bat gehiago erakutsi dute. Izpegiko bideko pattarren beldurrik gabe eta hango lepoan Baztaneko laguneri juntatzea eta lekukoa emaitea ere biziki pollita izan da, giro alai eta kartsuan.

Pilota

Zaharrer Segi elkarteak ezker paretan antolatu atxiki ttipi lehiaketaren finala joan den ibiakoitzean jokatzen zen. Zoin gehiagoka ikusgarri baten ondotik, kintze soil baten abantailarekin trenkatu da:

Benat Frantchisteguy-Bixente Izoco 40/ Paxkal Dutey-Iban Riouspeyrous 39.

Mus

Frantses federazioak antolatzen duen xapelketan, 3 pare baginituen sailkatuak kantonamenduko finaletan parte hartzeko, joan den igandean eta hauetarik bakar bat sailkatu da final egun nagusian parte hartzeko, Pazko astelehenez, Lasan: Anthony Zent eta Paxkal Dutey.

Aste hondar frango betea ukan du Paxkal Dutey Aparainek, ibiakoitz arratsez pilotan doi doietarik galdu eta, biharamunean musean kalifikatu baita.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3730. zbk

Gure Hitza | 2024/03/21

Ezinbesteko baldintza

Menane Oxandabaratz

Frantziako parlamentariek, martxoaren 4an, abortatzea onartzen duen lege konstituzionala 780 botorekin onartu dute, 72k kontra bozkatzen zutela. Lege berri horrek emazteari posibilitatea emaiten dio bere hautuz haurdunaldiaren gelditzea ala ez. Lehen aldia da munduan zehar estatu batek abortatzeko eskubidea konstituzioan markatu duela.

Nazioarteko mugimendu feministek, sindikatu eta alderdi politiko batzuk gertakaria historikotzat jo dute. Lege horrek emaztearen bizipen pertsonala aldatuko du, berak sentitzen duena egiteko bidea idekiko zaio.

Legeztatze onartzearen aipamena egin delarik, entzun da emazteek askatasuna lortu zutela. Askatasuna? Hitz horrek interpelatu nau. Ez ote da emazte eta gizonen arteko parekotasunerako bidea? Herritarren berdintasuna, balio konstituzionalean den printzipioa da. Herritarren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016