Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024ko Martxoaren 21a
Pilota - Eskubaloia - Mus lehiaketak
Pilota
Huna aspaldiko partez buruz-burukako xapelgoaren kondu Irisartarrak pilota elkartearen emaitza batzu. Final-laurdenetan, lehen mailan Asier Aspuru Agorria 40 - Julien Etchegaray 21. Artekoetan: Iban Larzabal 37 - Eneko Etchevers 40. Partida huntan, Enekok 26-34 galtzen zuen, bainan gero berdindu eta irabazi! Orain finalerdietan irisartar pilotariak Peio Larrechea parean ukanen du. Gisa guziz ondotik bai Enekok eta bai Julienek Frantziako xapelketan segitzen ahalko dute. Final 16.ean David Chamalbidek 3. mailan galdu du Nicolas Esain-en parean eta Paolo Bidart-ek 40-34 irabazi du Xabi Carricart-en parean. Final 8.ean Paolo ariko zauku Marc Berterretchen parean. Laugarren mailan Battit Poutçou Hourcadek galdu du Xan Errandonearen kontra.
Finalerdiak Irisarrin
Martxoaren 23an ibiakoitzez artekoen finalerdiak iraganen dira (16:00), Peio Larrechea / Eneko Etchevers. Ondotik Manex Etxeberri Pacheco / Mattin Etcheverry. Martxoaren 24an igandearekin lehen mailako finalerdiak jokatuko dira (15:00), Asier Aspuru Agorria / Mikael Massonde. Ondotik, Iban Anchordoquy / Aritz Lecuona.
Deneri ongi etorri!
Eskubaloia
Nazional 2. mailan, lehen taldeak galdu du ETEC Charentes-en, 30-27. Prenazional mailan bigarren taldeak irabazi du Asson taldeari, 25-21. Frantziako xapelgoan hemezortzi urtez petikoek galdu dute ETEC taldeari, 32-23.
Nesketan, nazional 3. mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Angelun, 33-26. Bigarren taldeak galdu du Lons taldeari, 20-19. Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Marmanden, 43-32
Aste hondarreko partidak - Nazional 2 mailan, irisartarrek larunbatean Hendaia errezebituko dute (19:00). Prenazional mailan, bigarren taldea Bordelera joanen da (19:00). Frantziako xapelgoan hemezortzi urtez petikoek L'Union errezebituko dute (17:00).
Nesketan, nazional 3. mailan, Kanbo/Irisarrik Blanquefort errezebituko du (21:00). Bigarren taldea igandean Barzun-era joanen da (16:00).
Mus lehiaketak
Zazpi probintzietako lehiaketan, Jacky Laby Suhuskunekoa eta Raymond Esponda Donazaharrekoa Baxe Nafarroako xapeldun atera dira. Erran behar da Irisarri Ttanttotegian kalifikatuak zirela. Jaz lehiaketa hortako xapeldunak hazpandarrak ziren, heiek ere leku berean kalifikatuak izan ziren. Ttanttotegiak suertea emaiten ote du?
Frantziako xapelgoan, kantonamenduko finalak Bunuzen iragan dira, 24 pare gogotik arizan dira. Pazko astelehenez Lasara finalerat joaiteko 6 parek bakarrik suertea ukan dute. Irisarritik, lau pare baziren, denak ederki jokatu dira. Horiek ziren, Alain Uhart - Frantxoa Curutchague, Beñat Larramendy - Etienne Hauscarriague, Béatrice Legarto - Patrick Legarto, Mikel Minhondo - Xantxo Hauscarriague. Azken bi pare horiek kalifikatu dira finalerat joaiteko.











