Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Martxoaren 21a
Haur ttipien astea - Baratze botanikoa - Erakusketa
Haur ttipien astea
Martxoaren 18an hasi eta 23a arte iraunen du. Azken aktibitateak antolatuak dira, hala nola zeinu hizkuntza deskubritzeko tailerra, burasoekin haurren egunerokoan pantailak kudeatzen jakiteko hitz trukaketa eta "Kalai elefantea" ikusgarria. Azken hitzordu horiek ez hutsegin! Egitarau guzia www.saintjeandeluz.fr webgunean, harremanetan sartzeko: enfance@saintjeandeluz.fr.
Baratze botanikoa
Herriko baratze botanikoak bertze hitzordu bat proposatzen du martxoaren 23an larunbatarekin (9:30-11:30), udako baratzearen prestaketa eta moldatzea izanen da gaia. Informazio gehigarrien izateko eta tailerrean izena emateko: www.saintjeandeluz.fr
Erakusketa
Martxoaren 15etik apirilaren 7a arte, La Rotonde-en Gilles Lavie tindatzailearen "A l'Orée du bois" erakusketa ikusgarri da. Asteazkenetik igandera denei idekia da (14:30-19:00), larunbatetan aldiz (10:00-12:30/14:30-19:00). Larunbatetan eta igande goizetan artista hor izanen da. Informazio gehigarriak www.saintjeandeluz.fr webgunean.











