Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024ko Martxoaren 21a

Kontzertua

Kontzertua

Martxoaren 23an larunbatarekin (20:00), Iparraldeko Orkestraren kolaborazioarekin, sinfonia familian gaualdia antolatua da. Gaualdiaren lehen partean haurrei zuzendu jostailuen sinfonia izanen da. Ondotik, Concerto N°3-k Cor de Wolfgang Amadeus Mozart-entzat kontzertuaren segida hartuko du, eta Alphonse Daudet-en "L'Arlésienne" obrarekin bukatuko da, Georges Bizet-ek musikan emanik. Kontzertua herriko elizan iraganen da, denei idekia da. Tokiak 10€ eta 26€ artean kostako du, urririk 22 urtetik beheiti.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3730. zbk

Gure Hitza | 2024/03/21

Ezinbesteko baldintza

Menane Oxandabaratz

Frantziako parlamentariek, martxoaren 4an, abortatzea onartzen duen lege konstituzionala 780 botorekin onartu dute, 72k kontra bozkatzen zutela. Lege berri horrek emazteari posibilitatea emaiten dio bere hautuz haurdunaldiaren gelditzea ala ez. Lehen aldia da munduan zehar estatu batek abortatzeko eskubidea konstituzioan markatu duela.

Nazioarteko mugimendu feministek, sindikatu eta alderdi politiko batzuk gertakaria historikotzat jo dute. Lege horrek emaztearen bizipen pertsonala aldatuko du, berak sentitzen duena egiteko bidea idekiko zaio.

Legeztatze onartzearen aipamena egin delarik, entzun da emazteek askatasuna lortu zutela. Askatasuna? Hitz horrek interpelatu nau. Ez ote da emazte eta gizonen arteko parekotasunerako bidea? Herritarren berdintasuna, balio konstituzionalean den printzipioa da. Herritarren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016