Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Martxoaren 21a

Gaztaina elkartearen gomita - Korrika

Gaztaina%20elkartearen%20gomita%20-%20Korrika

Gaztaina elkartearen gomita

Gaztaina elkarteak bisita berezia antolatzen du martxoaren 23an, larunbat goizez (9:00-12:30), Hazparneko bi gaztainditara, bat 2020an landatua izan dena eta bestea 2021ean, hango esperientzien berri ukaiteko. Izenak eman behar dira aitzinetik: associationgaztaina@gmail.com edo 07-67-30-51-94. Argitasun gehiago Gaztaina elkartea juntatuz.

Korrika

Bidarraitar andana batek parte hartu du Korrikan, gune desberdinetan. Argazki huntan, Izpegiko maldan, 220. kilometroan, Korrikaren beha zagon multxoa. Jean Pierre Mariscok hartu du lekukoa.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3730. zbk

Gure Hitza | 2024/03/21

Ezinbesteko baldintza

Menane Oxandabaratz

Frantziako parlamentariek, martxoaren 4an, abortatzea onartzen duen lege konstituzionala 780 botorekin onartu dute, 72k kontra bozkatzen zutela. Lege berri horrek emazteari posibilitatea emaiten dio bere hautuz haurdunaldiaren gelditzea ala ez. Lehen aldia da munduan zehar estatu batek abortatzeko eskubidea konstituzioan markatu duela.

Nazioarteko mugimendu feministek, sindikatu eta alderdi politiko batzuk gertakaria historikotzat jo dute. Lege horrek emaztearen bizipen pertsonala aldatuko du, berak sentitzen duena egiteko bidea idekiko zaio.

Legeztatze onartzearen aipamena egin delarik, entzun da emazteek askatasuna lortu zutela. Askatasuna? Hitz horrek interpelatu nau. Ez ote da emazte eta gizonen arteko parekotasunerako bidea? Herritarren berdintasuna, balio konstituzionalean den printzipioa da. Herritarren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016