Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Martxoaren 21a

Herriko kontseilua - Zinema - Erakusketa - Hazparneko suhiltzaileek 100 urte! - Kalakaldia euskaraz

Herriko%20kontseilua%20-%20Zinema%20-%20Erakusketa%20-%20Hazparneko%20suhiltzaileek%20100%20urte!%20-%20Kalakaldia%20euskaraz

Herriko kontseilua

Martxoaren 21ean iraganen da, Elgar zentroan (20:00). Huna zer diren aipagaiak, besteak beste:

Finantzak: jazko konduen kudeaketa onartzea, 2024koen aurrekondu nagusia bozkatzea, tokiko zerga tasen finkatzea, haurtzaindegiko jazko konduen kudeaketa eta 2024ko aurrekondua bozkatzea,

2024ko diru laguntzak, Herriko Sozial Zerbitzu Zentroaren laguntzak...

Administrazio orokorra: bideozaintza dispositibo baten onartzea.

Kultura: kultur aste baten antolatzea.

Heziketa: Lurraldeko Heziketa Proiektua onartzea.

Bizitegiak: OPAH RU hitzarmenaren onartzea.

Zinema

Egun bereziak izanen dira hilabete huntan zineman: film laburren egunak (20tik 26ra).

Hemen gaindi eginak diren film laburrak ikusten ahalko dira usaiako filma aitzin. Zernahi gai: itsasoa, mendia, hartza, arrainak...

Zinemaren udaberria iraganen da ere hiru egunez: martxoaren 24, 25 eta 26an, edozein filmarentzat 5€ pagatuko da.

Erakusketa

Hilabete guzian irauten duen Régis Pochelu artistaren erakusketaren karietara, ibilaldi gidatua antolatua da larunbatean, martxoaren 23an (15:00) kanpoan erakutsiak diren eskulturen inguruan.

Hazparneko suhiltzaileek 100 urte!

Ikusiz Hazparnen eta inguruan sute anitz bazela, 1924an, orduko Herriko Etxeak deliberatu zuen tokian berean suhiltzaile batzu izan behar zirela, hamabi gizon hautatu ziren hortarako... Sortze horren ospatzeko oraiko suhiltzaileek pesta berezia antolatzen dute, martxoaren 23an: afaria eta dantzaldia Harana ezker paretan. Edantza taldeak du animatuko. Afaria 25€tan da.

Izenaren emaiteko mezu bat igorri 07-83-66-03-95 zenbakira.

Kalakaldia euskaraz

Oraindik bada Miñan liburuaren irakurtzeko denbora: alabainan Hazparne Aldeko Irakurle Klubaren gomitari jarraikiz Amets Arzallus Antia mediatekan izanen da martxoaren 30ean (10:00) nahi duenarekin solastatzeko.

Ibrahima Balde ginearrak ahoz kondatua, Ametsek letraz idatzi du. Bakarrik entzutera jin daiteke eta menturaz irakurle talde horren eta ondoko egunetan irakurtuko denaz berri hartzera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3730. zbk

Gure Hitza | 2024/03/21

Ezinbesteko baldintza

Menane Oxandabaratz

Frantziako parlamentariek, martxoaren 4an, abortatzea onartzen duen lege konstituzionala 780 botorekin onartu dute, 72k kontra bozkatzen zutela. Lege berri horrek emazteari posibilitatea emaiten dio bere hautuz haurdunaldiaren gelditzea ala ez. Lehen aldia da munduan zehar estatu batek abortatzeko eskubidea konstituzioan markatu duela.

Nazioarteko mugimendu feministek, sindikatu eta alderdi politiko batzuk gertakaria historikotzat jo dute. Lege horrek emaztearen bizipen pertsonala aldatuko du, berak sentitzen duena egiteko bidea idekiko zaio.

Legeztatze onartzearen aipamena egin delarik, entzun da emazteek askatasuna lortu zutela. Askatasuna? Hitz horrek interpelatu nau. Ez ote da emazte eta gizonen arteko parekotasunerako bidea? Herritarren berdintasuna, balio konstituzionalean den printzipioa da. Herritarren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016