Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Martxoaren 21a
Sagarnotegia - Pastizak - Erakusketa - Hitzordu desberdinak - Ibilaldia - Pilota
Sagarnotegia
Badu orain urte batzu Zangoak Arin elkarteak egiten duela korrika Lesakako gainean eta ondotik Lindurrenbordako sagarnotegian bazkaria. 20 bat baziren elkarretaratuak, izigarriko bazkari ona egin dute, denak umore onean eta arratsalde apalean beren lekuetara joan dira.
Pastizak
Plazan salgai izanen dira, martxoaren 23an eta 24an, San Josep eskolako haurren burasoek antolatua, baita ere Urtxintxa taldeak antolaturik Pazko egunean eta biharamunean.
Erakusketa
Martxoaren 25etik apirilaren 8a arte, Keinu gelan artelanen erakusketa eta salmenta eginen da, 26 artisten obrak dira presente izanen. Salduak izanen diren obrak euskal preso politikoen alde izanen dira. Estreinaldi ofiziala martxoaren 30ean eginen da (18:30).
Hitzordu desberdinak
Korrika traila - Sarako korrika elkarteak traila antolatzen du martxoaren 30 eta 31n.
Idazleen Biltzarra - Apirilaren lehenean Pazko astelehenez iraganen da kiroltegian.
Erakusketa - Larrungo Kolore taldeak eginen du erakusketa martxoaren 30etik apirilaren lehena arte, Denen Etxean.
Ibilaldia
Uztailaren 15etik 20a arte Mugaldeko ibilaldia iraganen da. Oiartzun, Lesaka, Bera eta Saran. 2009 eta 2010 urteetan sortuak diren gazteentzat da. Parte hartu nahi duenak martxoaren 29a aitzin izena eman behar du webgune hunen bidez: ttipi.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena.
Pilota
Trinketean buruz-buruka - Lehen mailan: Lecuona Aritz irabazle 40-26 Amikuzeren kontra. 4.ean: Errandonea Xan irabazle 40-12 Irisartarrak-en kontra. Iribarren Oihan irabazle 40-00 Elizalde Lauran-en kontra. Artekoak: Etxeberri Pacheko Manex irabazle 40-18 Mauleren kontra. Bareyre Ithurria Miguel galtzaile 40-16 Zaharrer Segiren kontra. Alvarez Telio galtzaile 40-18 Zaharrer Segiren kontra. Union Basque batasunean - Gaztetxoak: Alduntzin Kaiet À¢'€'" Marin Imaz Eneko irabazle 40-7 Denek Bat-en kontra. Heredia Unai - Berasategui Unai irabazle 40-32 Noizbait-en kontra. Larrañaga Ekhi À¢'€'" Saint Martin Andoni irabazle 40-21 Urruñarrak-en kontra. Kimuak: Jauregui Peio À¢'€'" Lopes Kepa irabazle 40-31 Goyeneche Mikel À¢'€'" Odeau Martinez Iban-en kontra.











