Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Martxoaren 21a

Sagarnotegi bazkaria


Joan den astean aipatua, oroit larunbat huntako dugula Artetxea gelan.

Bazkariarentzat izenak martxoaren 17ko eman behar ziren, bainan ahal bezain laster deituz 06-75-66-81-49 ez daiteke berantegi.

Arberoako joaldunen aldeko besta herrikoi hortara denak gomitatuak zirezte. Bazkariaz bestalde ere parte hartzen ahalko duzue. Gertakari asko berotzeko eta airosteko gogoa duten Arberoako joaldunek ongi etorri beroena eginen dauzuete.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3730. zbk

Gure Hitza | 2024/03/21

Ezinbesteko baldintza

Menane Oxandabaratz

Frantziako parlamentariek, martxoaren 4an, abortatzea onartzen duen lege konstituzionala 780 botorekin onartu dute, 72k kontra bozkatzen zutela. Lege berri horrek emazteari posibilitatea emaiten dio bere hautuz haurdunaldiaren gelditzea ala ez. Lehen aldia da munduan zehar estatu batek abortatzeko eskubidea konstituzioan markatu duela.

Nazioarteko mugimendu feministek, sindikatu eta alderdi politiko batzuk gertakaria historikotzat jo dute. Lege horrek emaztearen bizipen pertsonala aldatuko du, berak sentitzen duena egiteko bidea idekiko zaio.

Legeztatze onartzearen aipamena egin delarik, entzun da emazteek askatasuna lortu zutela. Askatasuna? Hitz horrek interpelatu nau. Ez ote da emazte eta gizonen arteko parekotasunerako bidea? Herritarren berdintasuna, balio konstituzionalean den printzipioa da. Herritarren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016