Herriz Herri - Aiziritze-Gamue-Zohazti (NB) | 2024ko Martxoaren 21a
Dantza ikusgarria Aiziritzen
Burgaintzi dantza taldeak, bere 45 urteen karietara egin duen sorkuntza ibiakoitz huntan emanen du, martxoaren 23an (17:00), Aiziritzeko gelan. Orekan deitzen da. Hazparneko Elgar Oinka dantza taldea ikusten ahalko da (18:00), 50 urteen kari, Lagunarte konpainiarekin sortu duen EO! ikusgarria emanen du. Zatozte momentu goxo baten pasatzera Korrika eta udaberriaren heltzea ospatzeko!
Amikuzeko ikastolaren alde - Sartzea 12 €/eusko.











