Mundu zabalean | 2025eko Martxoaren 27a

Aberats eta pobreen arteko arroila

M.O.

Aberats%20eta%20pobreen%20arteko%20arroila

Munduan zehar ikerketa anitz eginak dira gaurko jendartean aberats eta pobreen arteko diferentzia zein nolakoak diren jakiteko. Elkarteek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek osatu txostenak agertzen dituzte, joan gira horien begiratzera.

Miliardunen kopurua goratuz

Oxfam nazioarteko hogei bat erakunde independenteren konfederazioa da. Mundu osoko 66 herrialdeekin eta tokiko partaideekin elkarlanean lan egiten du. "Pobreziaren bidegabekeria kolonialismoaren aberastasunaren aitzinean" dokumentua publikatu du. 2024an, miliardunen fortuna 2.000 miliar dolarrez emendatu dela irakurtzen ahal da.

Miliardunak hiru aldiz aberastu badira, pobreziaren mugaren azpitik bizi diren pertsonen kopurua ez da aldatu.Desberdintasun sozialak kontroletik kanpo dira. Oxfam egiturak miliardun horiek nola aberastu diren esplikatzen du. Fortuna horien %60a ondoriotasunez eta isileko akordioen bidez osatu da.Populu batzuk, klase sozial apalekoak, kolonialismoaren peko dira. Ipar herrietako ultra aberatsen %1a hego herrietako ekonomia desbideratzetik etortzen da, errana denez 30 milioi dolar oren bakoitz. Bi abiadurako munduan, oligarkia aristokratiko berri batek, sistema politikoetan eta ekonomikoetan gero eta botere handiagoa du.

Aberatsen bizkar langile klaseek pairatzen

Oxfamek eta Development Finance Internationalek herrialde gehienetan diren joera negatiboen berri eman dute. Mundu osoan pobreziak harrapatutako pertsona anitzek krisiari aurre egin behar diote, pandemiaren ondorioetatik hasiz, gatazketara eta klima-aldaketaraino. Fenomeno guziek pobrezia, gosea eta desberdintasuna azkartzen dute, jendartean desoreka sortuz.

Munduko Bankuak agertu azken txostenean, desberdintasunak murriztu gabe irauten badu, estimatzen du mende bat baino gehiago beharko litzatekeela pobrezia desagerrarazteko.

Irakurtzen ahal da kolonialismoa, ideologia baten inguruan eraikia, langile klaseak baliatuz oinarritua izan dela. Mundu osoan dozenaka milioi pertsonek arrazakeria eta "nagusitasun zuria" jasan behar dute, basakeria eta esplotazio sistematikoak, batzuetan populazioak suntsitu arte.

Desberdintasuna murriztu

Desberdintasuna murrizteko, elkarte anitzek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek, desberdintasunari aurre egiteko, 164 estatuk hartu engaiamenduak ebaluatzen dituzte. Neurri politikoak hartzeko gisan, fiskalitate justu batentzat eta lan eskubide duinen alde, aberats eta pobreen artean zatiketa murrizteko gogoetak eta aterabideak proposatuak dira. 2022tik estatu gehienetan joera negatiboak agertzen dira. Bost estatutik lauk murriztu dute hezkuntzarako, osasunerako edota sozial babeserako aurrekontuen proportzioa. Lan-eskubideeri eta gutieneko soldatari dagokienez, hamarretik bederatzik atzera egin dute. Sozial mugimenduek, egoera kezkagarri horri aurre egiteko premiazko neurri politikorik ez bada hartzen, desberdintasun ekonomikoak gora egiten jarraituko duela adierazten dute.

Desberdintasunen Behatokia

Desberdintasunen Behatokia, munduan diren zatiketen inbentario kuantitatiboa eta analisi elementuak emaitea du helburutzat. Egin dituen ikerketen arabera, mundu osoan pertsona guziek gauza bera irabaziko balute, bakoitzak hilabetean 1.400 euro inguru eskuratuko luke. Baina egunean bi euro baino gutiagorekin bizi direnen eta dirudunen soldata neurrigabeen artean (ikuskizun, kirol, buruzagi politiko ala enpresa zuzendari nagusiak), diru-sarreren diferentzia izugarria da. Munduko populazioaren erdi pobreena, hilabetean 560 euro baino gutiagorekin bizi da (2,5 miliar heldu). Batez beste, pobreenen %50ak hilabetean 230 euro baino gehiago ez du hunkitzen. Elikadura eta Laborantzako Nazio Batuen Erakundearen arabera munduan 733 milioi pertsonek gosea pairatzen dute.

Aberats handienak nor dira

Munduan milioi asko dituzten hogei herrien zerrenda agertua izan da. 2024an, Txinan 814 miliardun dira, 800 Estatu Batuetan, Indiak hirugarren postuan agertzen da 271 miliardunekin. Frantziako estatuan 68 miliardun dira. Munduko lehen hamar aberatsak nor diren joan gira ikustera: Elon Musk munduko pertsonarik aberatsena dela agertzen da (449 miliar dolar), Jeff Bezos Amazonen sortzailea (245 miliar dolar), Mark Zuckerberg Facebooken asmatzailea (217 miliar dolar), Larry Ellison Oracle informatika enpresa sortzailea (188 miliar dolar), Bernard Arnault LVMH luxuzko negozio enpresaria (188 miliar dolar), Larry Page Googlen sortzailea (174 miliar dolar), Sergey Brin Googleko enpresaburua (163 miliar dolar) eta Bill Gates Microsoften ko-fundatzailea (166 miliar dolar).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Azalekoa | 2025/03/27

Itsas korronteen eragina aztergai

A.E.

Itsas%20korronteen%20eragina%20aztergai

Paul Moal-Darrigade gazteak, 3 urte eta erdiz Mediterraneotik ateratzen den korrontearen bilakaerari buruzko tesia egin du, itsas korronteek klimaren gan ukan dezaketen eragina ikertuz. Harekin solastatu gira gehiago ikasteko.

Amikuztar gaztearen ibilbidea

Paul Moal-Darrigade 29 urteko gazte donapaleutarra da. Bernat Etxepare lizeoan baxo zientifikoa pasa eta, lurra eta bizitzaren zientziaren irakasle izan nahi zuela argi zuenez, Bordeleko biologia fakultatera joan zen. Orotara 3 urtez egon zen ikasten, eta biologiako lizentzia lortu zuen. Baina irakasle izatea oraindik sentitzen ez zuenez, ikasketak segitzea erabaki zuen eta ozeanografiaren inguruko masterra lortu zuen, itsasoaren inguruko zientziei buruz. Zientologian eta paleoklimatologian berezitu zen. Konkurtso bat pasa eta gainditu ondotik, Mediterraneotik ateratzen den korrontearen bilakaeraren inguruko tesia egiten hasi zen 2018an, 2022an burutu zuena.

Gaur egun Euskal Herrira itzuli da lurra eta bizitzaren zientzien irakasle izaiteko, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan.

Tesiaren garapena

Paul Moal-Darrigadek Andaluzia eskualdeko hego-mendebaldean kokatzen den Cadizko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016