Gure Hitza | 2025eko Apirilaren 17a

Beste eredu ekonomiko bat posible da!

Menane Oxandabaratz

Joan den larunbatean, Eusko Eguna Ezpeletan iragan da. Egun horretan Eusko moneta ospatzeaz gain, tokiko beste eragile batzuen ezagutzeko parada izan da. Ipar Euskal Herriko ekonomia tokian berean bultzatzeko xedearekin sortu elkarteak, zirkuitu laburreko eragileak bildu ditu. Eusko moneta erabiliz, tokiko enplegua eta hurbileko merkataritza bultzatzen da.

Gisa horretako ekonomia garatzeko modeloa ez da berria. 1970eko hamarkadan, N. Georgescu, ekonomialari eta matematikari errumaniarrak, "bio-ekonomia" deitu kontzeptu berria sortu zuen, gaur egun bereziki "décroissant" izenburuarekin ezaguna. Jendarte zuzen eta hobe baten nahian, mugimendu batzuek alternatibak proposatzen dituzte, beren eguneroko bizitza aldatu dituztenak.

Ikuspegi hori, eredu politiko, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen da, aberastasuna banatuz sozial berdintasuna lortzea. Helburu bakarra da produktibitate intentsiboa eta kontsumitzeko manera apaltzea. Bestelako ekonomia modelo horrek energien eta baliabideen erabilera murrizteko xedea du. Tokian berean ekoiztu, erosi eta jan!

Noiz arte segitzen ahal dugu gaurko sistema kontsumitzailearekin? Jendarteak xahutzeko mugak gainditu ditu.

Garai batez supermerkatuek arrakasta baldin bazuten, kontsumitzaileak, erosketak egiterakoan, modu berrien aldeko hautua eta parioa egiten ari dira. Hipermerkatuetako kontsumo masibo horrek jendartean eragin kaltegarriak ukan ditu, bereziki janariaren kalitatean. Osasunaz eta ingurumenaz kezkatuak izanez, familia anitz hurbileko laborarien ekoizpenak kontsumitzen hasi dira.

Teknologia berriak kudeatzen dituztenek, kontsumitzera behartzeko, anitz jukutria plantan jarri dituzte. Izan jantziak, etxetresna elektrikoak eta beste hainbat puska erosteko tentazioak denetan agertzen dira. Propaganda kudeatzen duten Tech multinazional horiek, gu ohargabean, kontsumitzera diktatzen gaituzte. Estatuak baino boteretsuagoak dira, gure eguneroko bizitzan sartuak baitira. Nork ez du tarteka erosteko errabia? Bat batean tresna bat baitezpadakoa, soineko berri bat ezinbestekoa... armairuak gainezka direnean!

Euskal Moneta elkartearen helburua ez da tokiko monetarekin irabaziak egitea, baizik eta Ipar Euskal Herriko eragileekin elkarlanean tokiko ekonomia sustatzea. Instituzio publikoak finantza egoera zailean direla entzuten da, laguntza anitz murriztuak dira, joan den larunbatean Ezpeletan beste eredu ekonomiko bat posible dela erakutsia izan da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3782. zbk

Azalekoa | 2025/04/17

Ipar Euskal Herriko kultur agendaren ikuspegi orokorra

A.E.

Ipar%20Euskal%20Herriko%20kultur%20agendaren%20ikuspegi%20orokorra

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), egunero Ipar Euskal Herriko euskal kulturaren agenda osatzen du. Aurtengo otsailean, EKE-ren webgunean 2024an agertu gertakarien sintesia estatistiko laburra atera da, Jakes Larre transmisio eta komunikazio poloko egitasmoen koordinatzaileak agerturik. Sintesia hurbilagotik begiratzera joan gira.

Euskal Kultur Erakundea

Euskal Kultur Erakundea 1990ean sortu zen. Ipar Euskal Herriko kultura elkarteek bultzaturik eta orduetako erakunde publikoek lagundurik. Gaur egun Estatua, Akitania Berria, Departamendua eta Euskal Elkargoa partaide dira.

EKE-ren helburu nagusia da elkarteak diruz laguntzea ikusgarri batzuen muntatzeko, gogoetak bultzatzea, agenda osatzea... 220 bat elkarte kide dira (kantugintza, antzerkia, bertsolaritza, dantza, literatura... arlokoak).

Euskal Kultur Erakundearen funtzioa da Ipar Euskal Herriko elkarteak laguntzea.

Urteko kultur ekitaldiei buruzko ikuspegi orokorra badu, Jakes Larrek iazkoa sintesia estatistiko labur baten bidez agertu duena.

2024ko agenda

Sintesian iaz 1.947 gertakariren datak argitaratuak izan dira, horietan 1.569 Ipar Euskal Herriko hiru probintzietakoak. Beste datak Hego Euskal Herriko edo Euskal Herritik kanpokoak izan dira.

2023 eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016