Herriz Herri - Lasa (NB) | 2025eko Apirilaren 17a
Mus - Xuxentze - Irulegiko Irratiaren alde
Mus
Euskal Herriko mus txapelketa iragan da Araba probintzian, Gasteiz ondoan, Zigoitian. 126 pare sailkatuak izan dira 16. final nazionalarendako. Horietan baginituen lasarrak. Batzu kanpoan eta besteak abantxu txapeldun. Agur eta goresmenak zueri, ez baita gaizki horraino heltzea!
Xuxentze
Segur ohartu zireztela huts ttipi bat lerratu dela Jeanine Etchemendyren heriotzaren berrietan, François Régis ginuen apeza, meza emaile. Apeza eta auzapeza biak beharrezkoak ditugu herrian, bainan bakotxa bere karguan
Irulegiko Irratiaren alde
Aurten ere Lasan etxez etxe egin da irratiaren aldeko diru bilketa, 1.500 euro bilduz. Eskerrak guzieri eta biba Ellande!











